Madalenetako kartel lehiaketa

ZER DA?

Herriko jaietarako kartel lehiaketarako kartela aurkeztea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisikok edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. .Kartela, lehiaketako oinarrien arabera:
    • Kartelak DIN A 3 neurria izango du.
    • Lanak koloretan eta kartoi-luma edo beste material zurrun baten gainean muntatuak aurkeztu beharko dira.
    • Gaiak, gure herriko jaiekin zerikusia izango du.
    • Kartelak eta CD-a Errenteriako Udaletxeko Erregistro Orokorrean entregatuko dira
    • Aurkeztutako lana originala izango da, alegia, lehenago argitaratu gabea.
    • Egileek bi lan aurkeztu ahal izango dute.
    • 1.050 euroko sari bakarra emango da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • Ezin da eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

      Telefonoz:
    • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
      Errenteriako Udala

          KOSTUA

          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

          1. Aurkeztutako lanak jaso eta sarrera-erregistroa eman.
          2. Jasotako kartelen erakusketa egin.
          3. Herritarrei, lanak bozkatzeko aukera eman.
          4. Epaimahaia bildu eta kartel onena hautatu.
          5. Parte-hartzaileei erabakia jakinarazi.
          6. Sari banaketa ekitaldia egin.

            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

            Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

            OHARRAK