Kultura Kreaktiboa: bazkide egiteko eskaera

ZER DA?

Kultura Kreaktiboko bazkide egitea. Txartelak eskaintzen dituen abantailak honakoak dira: %20ko deskontua Udalak antolatutako ekitaldi guztietan, liburutegiko maileguetarako erabilgarria, zozketak, eskaintzak,,,

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. NAN., AIZ edo pasaportea (eskatzailea 14 urtetik beherakoa bada, bere gurasoek aurkeztu behar dute aipatutako identifikazio dokumenturen bat).
  2. Baimen-eskaera eta jardueraren informazioa (inprimaki eskaera badago). Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Niessen Kulturguneko harrera bulegoan: Astelehena: 17:00-20:00 ? Asteartetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 ? Larunbata: 10:00-13:00
    Alfonso XI 11 20100 Errenteriako Udala

    Postaz:
  • Postaz eskatu daiteke.
    Alfonso XI z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 34 telefono zenbakira deitu daiteke.
    Errenteriako Udala

        * Oharra: Momentuz Niessen Kulturguneko harrerako ordutegia murriztu da eta ondorengo da:

        Astelehenetik ostiralera 10:00 - 13:00

        Astearte eta ostegun 17:00 - 20:00

        KOSTUA

        1. Txartela egitea eta bere mantenua Udalak bere gain hartzen du..
        2. Txartela galtzen bada, 5,00 € ordaindu beharko dira berria eskuratzeko.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 egun.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. NAN, AIZ edo pasaportea eta eskaera jaso.
        2. Txartela egin eta bazkideari entregatu.
        3. Eskaera artxibatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

          OHARRAK

          Eskatzailea 14 urtetik beherakoa bada, eskaera gurasoek bideratu behar dute.