Udal Antzerki Tailerretan izena ematea

ZER DA?

Udal Antzerki Tailerretan izena ematea. Guztira 6 talde egongo dira:

  1. Haurrak 7-9 urte: gehienez 12 plaza
  2. Haurrak 10-12 urte: gehienez 12 plaza
  3. Gazteak 13-16 urte: gehienez 15 plaza
  4. Helduak Hastapena: gehienez 15 plaza
  5. Helduak Sakontzea: gehienez 15 plaza (aurrez “Hastapena” ikastaroa eginda izatea beharrezkoa da)
  6. Helduak Sormena: gehienez 15 plaza (aurrez “Hastapena” eta “Sakontzea” ikastaroak eginak izatea beharrezkoa da; salbuespena bada, idatziz eskatu behar da)

Matrikula epea: irailaren 1etik 24ra.
Ikastaroaren iraupena: urria - ekaina

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edonork edo bere ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Baimen-eskaera eta jardueraren informazioa (inprimaki eskaera badago). Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  • Haurrak 7-9 años
  • Haurrak 10-12 años
  • Gazteak 13-16 años:
  • Helduak Hastapena
  • Helduak Sakontzea
  • Helduak Sormena

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Niessen Kulturguneko harrera-bulegoan:- Astelehena: 17:00-20:00 - Asteartetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 17:00-20:00 - Larunbata: 10:00-13:00
    Alfonso XI 10 20100 Errenteriako Udala

    Postaz:
  • Postaz eskatu daiteke.
    Alfonso XI z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 34 telefono zenbakira deitu daiteke.
    Errenteriako Udala

      KOSTUA

      1.- Ikastaroak:
      1.1.- Antzerki tailerra astean ordu bakoitzeko hilabeteko tarifa:-
      2017/2018 ikasturtea8 €
      2018/2019 ikasturtea8,16 €
      Ordu erdiak dagokion proportzioaren arabera kobratuko dira, hau da 4,08€-
      1.2.-Ikastaro modulua, orduko prezio:-
      2017/2018 ikasturtea5 €
      2018/2019 ikasturtea5,10 €
      - Xenpelar Tailerreko ikastaroetan eta Kulturgunearen ikastaroetan:
      a) Familia ugariak30 %
      b) %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa:30 %
      c) Familiakide batek baino gehiago izena emanez gero:20 %
      d) Langabetuak eta pentsionistak:30 %
      e) Errenteriako Udalak sustaturiko Kultura txartelaren jabeak:10 %
      f) Lanbide arteko gutxiengo soldata ez duela jasotzen, errenta aitorpena aurkeztuta, egiaztatzen duen edonork:50 %
      c) kasuan, hobari hori familiako kide bakar bati aplikatuko zaio.-
      d) eta f) kasuetan hobari horiek aplikatuko dira beren menpean dauden eta tailerreko ikasle diren seme-alabei.-
      Antzerki tailerretan eta Kulturguneko ikastaro monografikoetan honako hobariak aplikatuko dira baita ere.-
      Euskal aktoreen batasuneko kideak10 %

      Hobari hauek ezin izango dira metatu.

      ORDAINKETA MODUA (tasaren ordainketa hiru epetan zatitu ahal izango da):

      1. Diru-sarrera egin honako kontuan: ES72 2095 0611 05 1061956321
      2. Ordainagirien helbideratzea.

      Informazio gehiago: www.antzerkilabea.com

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Astebete.
      • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1. Eskaera jaso.
      2. Matrikula egin.
      3. Ordainketa helbideratzen badu, datuak sisteman sartu.
      4. Eskaera artxibatu.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

        OHARRAK

        • Izen emate ordenaren arabera osatuko dira taldeak; plaza lortu ez duena itxarote zerrendan geratuko da.
        • Ikastaro guztiak elebidunak dira, nahiz eta euskarari lehentasuna eman.