San Tomas egunean artisau edo elikagai postua jartzeko baimen-eskaera

ZER DA?

San Tomas egunean artisauedo elikagai postua jartzeko baimena.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoak (edo ordezkariak) edo juridikoak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Baimen-eskaera eta jardueraren informazioa. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta datu-basean gorde.
        2. Jardueraren txostena eskatu (Hirigintza eta Udaltzaingoa).
        3. Baimena jakinarazi (eskatzaileari ez zaio berariazko baimena ematen; dekretuz bidez, egitaraua eta postuen zerrenda onartzen da).
        4. Ikuskapenak eta aktak.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

          OHARRAK

          Eskaera epea: azaroko lehen hamabostaldian