Xenpelar Etxea, Reina Aretoa, Jose Luis Caso Aretoa eta Santa Maria Madalena Basilika erreserbatzea

ZER DA?

Xenpelar Etxea, Reina Aretoa, Jose Luis Caso Aretoa eta Santa Maria Madalena Basilika erabiltzeko baimena irabazi asmorik gabeko jarduerak burutzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek, edo euren ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Baimen-eskaera eta jardueraren informazioa (inprimaki eskaera badago). Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
    • Eskaera Xenpelar Etxea
    • Eskaera Reina aretoa
    • Eskaera José Luis Caso aretoa
    • Eskaera Basílica
  2. Eskatzailea irabazi asmorik gabeko elkarte edo erakundea bada, beren estatutuak aurkeztu behar dituzte, baldin eta lehenengo aldia bada edo estatutuak aldatu egin badira.
  3. Hala badagokio, tasaren ordainketa agiria.
  4. Jose Luis Caso aretoaren eskaeretarako Larrialdi Kasuetako Arau Orokorren dokumentua sinatu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Niessen Kulturguneko harrera-bulegoan:- Astelehenetik ostiralera 10:00-13:00 eta 17:00-20:00
    Alfonso XI 10 20100 Errenteriako Udala

    Postaz:
  • Postaz eskatu daiteke: Alfonso XI z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 34 telefono zenbakira deitu daiteke.
    Errenteriako Udala

      KOSTUA

      5.1 - Reina Aretoa eta Xenpelar Etxea (lehen solairuko aretoa) eta Merkatuzarreko Erabilera Anitzetarako Aretoa:

      TARIFA I. Partikularrak eta entitate pribatuak, betiere irabazi-asmorik gabeko ekimenak burutzeko.

      Ordu erdia16,52 €
      Ordu bat24,68 €
      5.3 - Jose Luís Caso Aretoa (Merkatuzar 1. solairua) eta Niessengo Erabilera Anitzetarako Aretoa.
      Niessen erabilera anitzeko gela.-
      Erabilitako ordu bakoitzeko30,91 €
      Egun 1 (zortzi ordu)185,44
      2tik 7 egunera, eguneko139,08 €
      102 €-ko fidantza ordaindu beharko da. Era berean, irabazi-asmorik ez duten elkarteek ez dute tarifa hau ordaindu beharko; doan lagako zaie.-
      Jose Luis Caso aretoa (Merkatuzarreko 1. solairua)-
      Erabilitako ordu bakoitzeko30,91 €
      Egun 1 (zortzi ordu),185,44 €
      2tik 7 egunera, eguneko139,08 €

      Irabazi gabeko elkarteek doan erabili ahal izango dituzte aretoak,hilean behin, gehienez bost orduz eta betiere doako ekimenak direnean.

      Horretaz gain, irabazi gabeko elkarteek doako sarrera duten ekimen desberdinez osatutako ziklo bat antolatzen dutenean gehienezko muga horiek gainditu ahal izango dira.

      Tasen ordainketa egiteko kontu korronte zenbakia: ES49 2095 5064 8610 6184 3024

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Astebete.
      • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
      • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
      2. Egutegian aretoaren erabilgarritasuna egiaztatu eta erreserba baieztatu, posta elektronikoz, telefonoz edo aurrez aurre.
      3. Eskaera eskaneatu eta datu-basean gorde.
      4. Aretoez arduratzen den enpresari erreserbaren berri eman eta beharrak (mikrofonoak, proiektorea, aulkiak...) azaldu.
      5. Jose Luis Caso aretorako proiektorea eta pantaila eskatzen denean,informatika sailari eskatu beharko zaio material hori.
      6. Internet-a eskatzen denean, informatika sailarekin konfirmatu beharko da modu egokian dabilela. Bestalde, Reina aretoaren kasoan, saila horri wifi adaptadorea eskatu beharko zaio.
      7. Eskatzailea eta enpresako arduraduna erreserban adierazitako egun eta orduan elkartuko dira.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

        OHARRAK

        • Eskaera egiteko epea: ekitaldia gauzatu baino 6 hilabete lehenago irekiko da eskaera egiteko epea. Eskaera egiteko epea ekitaldia gauzatu baino 7 egun lehenago amaituko da.
        • Irizpideak:
          • Udal programazioa kontuan hartu beharko da (bai aretokoa eta baita kaleko ekintzak ere).
          • Urtez urte errepikatzen diren ekintzak kontuan hartu beharko dira (bai aretokoak eta baita kaleko ekintzak ere).
          • Egun bererako 2 eskaera jasotzen direnean, herriko elkarte edo eragileei emango zaie lehentasuna. Irabazi-asmorik gabeko elkarteek ere lehentasuna izango dute.
          • Erakusketen kasuan, urtez urte errepikatzen diren erakusketak kontuan hartu beharko dira, eta urteurrena betetzen duten irabazi-asmorik gabeko elkarte edo eragileek ere lehentasuna izango dute.

        Aretoen edukiera:

        • Xenpelar Etxea: 90 pertsona
        • Reina Aretoa: 115 pertsona
        • Jose Luis Caso Aretoa: erabileraren araberakoa da, gehienez 611 pertsona.