San Tomas egunean txistorra postua jartzeko baimen-eskaera

ZER DA?

San Tomas egunean txistorra postua jartzeko baimena.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona juridikoek (elkartea edo ikastetxea).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Baimen-eskaera.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. Postuaren krokisa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan). Astelehena: 7:30-14:00; asteazkena eta ostirala: 7:30-15:00; asteartea eta osteguna: 7:30-19:00. Uztaila erdialdetik iraila erdialdera: goizez.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 - 010 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta datu-basean gorde.
        2. Jardueraren txostena eskatu (Hirigintza eta Udaltzaingoa).
        3. Baimena jakinarazi (eskatzaileari ez zaio berariazko baimena ematen; dekretu bidez, egitaraua eta postuen zerrenda onartzen da).
        4. Ikuskapenak eta aktak.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

          OHARRAK

          Eskaera epea: iraileko bigarren hamabostaldian.
          Baldintzak: Eskaera-orrian jasotzen direnak.