Ikuskizun eta Aisialdiko kultur jarduerak egiteko baimen-eskaera

ZER DA?

Kaleko kultur jarduerak egiteko baimena.

NORK ESKA DEZAKE?

Pertsona fisikoek (edo haien ordezkariek) edo juridikoek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria, eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
  2. Jardueraren egitaraua.
  3. Erantzukizun zibileko jardueraren asegurua.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Jardueraren txostenak eskatu (Hirigintza, Udaltzaingoa eta Hiri Mantenimendua).
        3.- Baimenaren dekretua.
        4.- Dekretuaren jakinarazpena.
        5.- Ikuskapenak eta aktak.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Kultura, Agiritegia eta Argitarapenak eta Liburutegia - Kultura

          OHARRAK

          • Eskaera epea: Ekitaldia egin baino hilabete lehenago, gutxienez.
          • Kontuan izango dira elkarteek urteko hainbat egunetan egiten dituzten jarduerak.

          Bi eskaera jasotzen badira egun bererako, lehentasuna izango dute jarduera hori burutu ohi duten elkarteek.