Hauteskunde erroldarako erreklamazioa

ZER DA?

Hauteskunde Erroldarako erreklamazioa da, agerian utziz hauteslea modu okerrean sartu edo atera dutela Erroldatik edo haren datuak ez daudela ondo.

NORK ESKA DEZAKE?

Hautesle izateko baldintza guztiak betetzen dituzten udalerriko biztanle guztiek edo haien ordezkariren batek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera eredua Hauteskunde Errolda kudeatzen duen programa informatikotik ateratzen da hauteskunde prozesu bakoitzean.
2.- NAN, pasaporte, gidabaimen edo egoitza-baimena, jatorrizkoak, egoki denaren arabera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                          KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                          PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                          • Aurreikusitako epea: Astebete.
                                                                                                                                                                                                                          • Legezko gehieneko epea: ez dagokio.
                                                                                                                                                                                                                          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                          ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                          1.- Hauteskunde Erroldaren Bulegora bidali.
                                                                                                                                                                                                                          2.- Hauteskunde Erroldaren Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak onartu.

                                                                                                                                                                                                                            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                            Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

                                                                                                                                                                                                                            OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                            - Hauteskunde prozesurik irekita badago, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak zazpi eguneko epean ebazten du, hautesleari eta Udalari jakinarazten die, eta Erroldan sartzen du.
                                                                                                                                                                                                                            - Hauteskundeak deituta daudenean, erreklamazioak deialdi horretarako ondorioak izan ditzan, erreklamazioa aurkeztu beharko da hauteskunde errolda jendaurrean dagoen epealdian.
                                                                                                                                                                                                                            - Izapide hau INEren bulegoetan ere egin daiteke
                                                                                                                                                                                                                            - INEk ebazten du erreklamazioa, edozein kasutan.