Kobrantzako agiriaren edo ordainketa frogagiriaren kopia

ZER DA?

Kobratze-agiria: zergen ordainketa egiteko erabiltzen den dokumentua, jatorrizkoa galtzen denean.
Ordainketa-frogagiria: ordaindutako agiriaren kopia, jatorrizkoa galtzen denean egin dena.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriak, titularrek edo horien ordezkariren batek (dagokion baimenarekin) eska ditzakete.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Solicitud en modelo normalizado.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. Ordainagiriaren titularraren NANa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.

        * Segurtasun arrazoiengatik, agiria eskatzaileak adierazitako helbidera bidaliko da, baldin eta helbide hori helbide fiskalaren berdina bada. Bestela ez da bidaliko.

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Unean bertan, aurrez aurre eginez gero.Eskaera telefonoz edo Internet bidez eginez gero, 24 ordutan.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Kopia eskatzen duen pertsona identifikatu.
        2.- Eskatutako ordainagiria ordainduta dagoela ziurtatu (hala bada inprimatu eta ordainduta dagoela dioen zigilua emango zaio) edo ordaindu gabe dagoela ziurtatu (kasu honetan ez da zigilurik botako).
        3.- Eskabidea aurrez aurre aurkezten ez bada, helbide fiskalera bidaliko da.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Zergabilketa

          OHARRAK