Premiamendu probidentziaren aurkako errekurtsoa

ZER DA?

Premiamendu bidearen kontrako birjapen errekurtsoa.
* Premiamendu probidentzia: borondatezko epealdiaren ondoren ordaindu gabeko zorrak kobratzeko administrazioak erabiltzen duen prozedura.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo horien ordezkariren batek (dagokion baimenarekin)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

Birjapen errekursoaren arrazoia azaldu.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: hiru hilabete, errekurtsoa aurkeztu ondorengo egunetik aurrera
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu
        2.- Txosten teknikoa
        3.- Ebazpena eta jakinarazpena pertsona interesdunari.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Zergabilketa

          OHARRAK

          Premiamenduzko probidentziaren aurka agertzeko ondoko arrazoiak onartuko dira soilik:
          a) Zorra erabat amaitzea, edo ordainketa exijitzeko eskubidearen preskripzioa.
          b) Borondatezko epean zorra atzeratzeko, zatikatzeko edo konpentsatzeko eskatzea, edo zergabilketako prozedura etenda geratzeko beste arrazoi batzuk.
          c) Likidazioa ez jakinaraztea.
          d) Likidazioa deuseztatzea.
          e) Premiamendu probidentziaren edukian zorduna edo zor premiatua identifikatzea eragozten duen akats edo hutsegitea.
          * Errekurtsoa jartzeak soilik ez dakar premiamenduzko prozedura etetea. Inpugnatutako probidentziaren exekuzioa automatikoki etenda geratuko da interesdunak eskatuta, baldin eta probidentziaren zenbatekoa bermatzen bada.