Zerga kontuan eskaera orokorra

ZER DA?

Zerga-kontuan egindako eskabidea edo erreklamazio generikoa, baina horretarako ez dago ezarrita prozedura espezifikorik.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan.

2.-Ordezkariak eskatzen badu: imprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Baimendutakoaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren bat (erantsi).

3.- Eskaera edo erreklamazioa jartzeko oinarri diren arrazoiak jasotzen dituen agiria

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.

        2.- Alegatutako egintzak egiaztatu eta hala badagokio txostena eman.

        3.- Hala badagokio, ebazpena eta jakinarazpena interesdunari

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

          OHARRAK

          Zerga-kontuetako eskabide edo erreklamazio orokorrak dira, baina ez daude jasota azpi-sailari dagokion prozedura sailkapenean