Kreditua lagatzea (endosua)

ZER DA?

Kreditu lagapena izaera zibileko kontratua da. Horren bitartez, Udalaren aurrean kreditua duen subjektu titularrak hirugarren bati lagatzen dio kreditu hori.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenteriako Udalaren aurrean kreditu baten titular den edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo kredituaren lagapen-hartzaile izango denak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren jatorrizko NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2.- Hala badagokio, kreditua lagatzeko notarioaren aurrean sinatutako agiria; edo aldeek sinatutako agiria, azken kasu honetan, bi aldeen identifikazio edo/ta ordezkaritza agiriekin batera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: ez da zehazten.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Egiaztatu baldintzak betetzen direla.
        3.- Notario-agiria edo agiri pribatua eta dokumentazioa aurkeztu ezean, interesdunari hitzordua eman Udal idazkariaren edo Udal kontuhartzailearen aurrean agiria sinatu dezan. Aurkeztuz gero, Udal kontuhartzailearen oniritzia.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Kontabilitatea, Administrazioa eta Zergen ikuskaria

          OHARRAK

          - Aldeek idazkariaren edo kontuhartzailearen aurrean sinatu beharreko agiriaren eredua.
          - Bide telematiko bidez agiri pribatua aurkeztu nahi izanez gero, jakinarazpen fede-emaile eragina izan dezan, elektronikoki sinatuta egon beharko du bi aldeengatik, baliozkoa den sinadura digitalaren bidez.