Eraikuntza, Instalakuntza eta Obren gaineko Zergaren hobariak

ZER DA?

Eraikuntza, Instalakuntza eta Obren gaineko Zergan ordaindu beharreko kopuruan hobaria emateko eskaera.

Eskuratu daitekeen hobariaren ehunekoa aldatu egiten da egingo den obraren arabera, eta, hobaria baldin badagokio zerga-kuotaren gainean aplikatuko da.

Hainbat obra zerga ordaintzetik salbuetsita daude.

Hobaria zergaren gainean aplikatzen da soilik, ez hirigintza-lizentziaren edo aurrekomunikazioaren tasaren gainean.

Hobaria eskuratzeko eskaera aurkeztu behar da eta eskaera 2 hilabeteko epean aurkeztu behar da hirigintza-lizentziaren jakinarazpena jaso edo ardurapeko adierazpena aurkeztu edo aurrekomunikazioa jaso aurretik edo, hala badagokio, Eusko Jaurlaritzak diru-laguntza eman duenetik aurrera.

1. Zerga-kuotaren % 95eko hobaria jaso ahal izango dute:

a) Interes bereziko edo udal onurakoak izendatuta daudenean, zirkunstantzia sozial, kultural edo historiko-artistikoak izateagatik edo enplegua sustatzeko baliagarriak direlako izendapen hau mereziko dutenek. Izendapena Udalbatzak onartu beharko du, eta subjektu pasiboak eskatuta erabakiko da, batzarkideen gehiengo soilaren aldeko botoekin.

b) Autokontsumorako energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemak erabiltzen dituztenek (eguzkia energia, haize energia, eta abar). Dena den, hobari hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da beroa sortzeko instalazioak Administrazio eskudunak homologatutako kolektoreekin hornituta egotea. Eta, era berean, ingurumenaren onurarako egin direnak, hobi septikoen gisakoak, eta abar.

Hobari hori ondorengo balizko egoeran baino ez da aplikatuko: dagokion araudiak aipatutako sistemak instalatzea eskatzen ez duenean.

Era beran, hobaria ondorengoetan baino ez da aplikatuko: energia berriztagarriak aprobetxatzeko sistemak (eguzkia energia, haize energia, eta abar) gehitzen dituzten eraikuntza, instalazio eta obrarako diru-partidari dagokion kuota zatiaren gainean edo, hala badagokio, ingurumena hobetzeko helburuarekin burutzen diren obren kostuaren gainean; hala nola, hobi septikoak.

c) Eusko Jaurlaritzaren mendeko ikastetxe publikoetan egindako obrak.

2. Zerga-kuotaren %90eko hobaria jaso ahal izango dute:

Minusbaliatuen sarbide eta bizigarritasun baldintzak hobetzen dituzten obrak. Hobari hori soilik izango dute administrazio publikoek sustatutako obrek, zuzenean nahiz hitzartutako sustapenen bidez.

3. Zerga-kuotaren %50eko hobaria jaso ahal izango dute:

a) Azpiegituretan inbertsio pribatuak sustatzeko planekin lotuta dauden obrak, aldez aurretik udalak hala erabakita.

b) Alokatzeko etxebizitza sozialetan eta salmentara bideratutakoetan egingo diren obrek, betiere Administrazio Publikoek (Eusko Jaurlaritza eta Udalak) sustatuak baldin badira.

c) Administrazio publikoek sustatutako BOE sailkapeneko eraikin, instalazio eta obrei dagozkienak, zuzenean nahiz hitzartutako sustapenen bidez.

4. Gehienez %34ko hobaria eskuratu ahal izango dute, Eusko Jaurlaritzaren eskumena duen dagokion Sailak emandako laguntza jaso dutenek, baldin eta horiek ondasun urbanistiko eta eraikuntzak berriztatzeko babestutako jarduerentzat emanak izan badira.

Arestian adierazitako portzentajea minoratu egingo da babestutako jardueraren barruan sartutako obren titularrek elementu komunetan, komunitate osoa kontuan hartuta, duten partaidetzaren arabera.

Testu osoa honako estekan eskuratu daiteke.
(Zerga arautzen duen Ordenantza Fiskala 22. orrialdea)

NORK ESKA DEZAKE?

Zergaren subjektu pasiboak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan .

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

Likidazioa ordaindu baldin bada, IBAN zenbakia adierazi beharko da hobariari dagokion kopurua ordaintzeko.

  1. Eraikuntza, instalakuntza eta obren gaineko zergak ordaintzeko diru-laguntza eskaera.
  2. Merkataritza -edo lanbide-jardueretarako, zerbitzuetarako eta ostalaritza- eta jatxetxe-establezimenduetarako lokaletako eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan hobaria jasotzeko eskaera.
  3. Zerga arautzen duen Udal Ordenantza Fiskalak jasotako dokumentazioa, hobari mota bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
        3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

          OHARRAK

          Eraikuntza, instalakuntza edo obra egiteari borondatez uko eginez gero, eskaera egin ondoren interesdunari ordaindutako kopurua itzuliko zaio eta tasari %50eko hobaria aplikatuko zaio (preskripzio epea: 4 urte).
          Zerga-egitatea
          Hirigintzako obra-lizentzia eskuratzea beharrezkoa duen edozein eraikuntza, instalakuntza edo obra egitea, lizentzia hori eskuratu ala ez, edo ardurapeko adierazpena edo aurrekomunikazioa beharrezkoa duena egitea, betiere lizentzia ematea edo kontrola egitea Udalaren eskumenekoa bada.
          Zerga-oinarria
          Zerga-oinarria eraikuntza, instalakuntza edo obraren koste erreal eta benetakoek osatzen dute, eta koste errealtzat hartzen da obraren exekuzio materialerako kostea.