Hobaria ibilgailuen TMIZ zergan: historikoak, 30 urteko antzinatasuna gutxieneaz, elektrikoak, hibridoak edo erregai gisa gasa erabiltzen dutenak

ZER DA?

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan hobaria emateko eskaera:
- %100eko hobaria ibilgailu historikoak
- %90eko hobaria gutxienez 30 urte dituzte ibilgailuak, betiere ez badira ohiko lokomozio bide gisa erabiltzen, egin zirenetik aurrera kontatuta, eta fabrikazio data ezezaguna bada, lehenengo matrikulazioaren kontuan hartuta, edo hori izan ezean, ibilgailu mota hori fabrikatzeari utzi zitzaion data.
- %75eko hobaria hibridoa edo motor elektrikoa duten ibilgailuak, edo erregai gisa gasa erabiltzen duen ibilgailuak.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria espezifikoa. Ibilgailu historikoak, eskaera-orri normalizatua. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren jatorrizko NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2.- Ibilgailuaren zirkulazio baimena.( 30 urte baino gehiagokoei).
3.- Motor elektrikoa edo hibradoa eta gasa erretzen duten ibilgailuak :Ibilgailuaren fitxa teknikoa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
        3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

          OHARRAK

          Hobaria eskuratu ahal izateko, eskaera egin beharra dago, eta eragina izango du eskara dataren ondorengo zergalditik aurrera.
          Ibilgailu elektrikoen hobariak gehienez 4 urteko iraupena izango dute, ibilgailuaren lehenengo matrikulazio datatik aurrera.

          Ibilgailu hibridoen eta gasa erretzen duten ibilgailuen hobariak gehienez 2 urteko iraupena izango dute, ibilgailuaren lehenengo matrikulazio datatik aurrera