Ondasun Higiezinen gaineko Zergan hobariak

ZER DA?

Ondasunen gaineko Zergaren kuota hobaria emateko eskaera.
Hobariak:
- Zerga kuota osoaren %50eko hobaria, beti ere interesatuek obrei ekin aurretik hala eskatzen badute urbanizatzeko, eraikitzeko eta sustapen enpresek egiten duten jardueraren xede direnentzako, bai obra berriak egiteko hala nola eraberritzeko, eta horiek haien ibilgetuaren artean azaltzen ez direnean.
- 5 seme-alaba dituzten familientzat, % 50, eta 6 seme-alaba edo gehiago dituztenentzat, %90. Hobaria bakarrik familiaren ohiko bizileku den etxebizitzari egingo zaio.
- Kuota osoaren %50eko hobaria babes ofizialeko etxebizitza berrietarako izango da, eta halaber, dela proiektuan ala erregistroan beraiei lotuta dauden garaje eta trastelekuetarako, betiere behin betiko kalifikazioa eman ondoren, eta alokatzeko diren etxebizitza sozialentzat soilik.
- Ondasun higiezinen gaineko zergaren kuota osoaren %50ekoa, dagokion eraikinean eguzkitik datorren energiaren aprobetxamendu termikorako edo elektrikorako sistemak borondatez instalatu badira, betiere indarrean dagoen araudiari jarraiki obra horiek nahitaez egin beharrekoak ez badira.
Testu osoa honako estekan eskuratu daiteke (OHZ zergaren Ordenantza Fiskala).

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriaren titularrak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan . Familia ugaria izanez gero, eskaera-orri espezifikoa. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2.- Zerga arautzen duen Udal Ordenantza Fiskalak jasotako dokumentazioa, hobari mota bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
        3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

          OHARRAK