Ohiko etxebizitza ez izateagatik Ondasun Higiezinen gaineko Zergan ordaindu beharreko errekarguatik salbuestea

ZER DA?

Subjektu pasiboaren edo alokairua edo erabiltzeko lagapena dela-eta hirugarren baten ohiko etxebizitza ez izateagatik Ondasun Higiezinen gaineko Zergan ordaindu beharreko errekargutik salbuesteko eskaera.
Errekargua aplikatzeko, bizileku duen etxebizitza ohiko bizilekutzat hartuko da, zerga sortzen den datan (urtarrilak 1) Udal Erroldan jasota dagoenean etxebizitza hori bertan bizi den edo diren pertsonen ohiko bizilekua bada.
Errekargua ez aplikatzeko kasuak, eskaera egin eta adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren
- Ohiko bizileku gisa erabiltzearen froga izango da zerga sortu den momentuaren aurreko urtean gutxienez 1000 kW elektrizitate kontsumitu izana
- Zerga arautzen duen Udal Ordenantza Fiskalaren 6.5 artikuluan jasotako salbuespen kasuak.
Zerga motak:
1.1 .- Hiri Ondasunak
Lurzoru industriala edo hirugarren sektorekoa: %0,600
Gainontzeko hiri ondasunak: %0,2342
1.2 .- Landa ondasunen gainekoa: %1,1
1.3 .- Kuota osoaren gaineko errekargua, ohiko etxebizitza ez izateagatik: %100
Testu osoa honako estekan eskuratu daiteke.
(OHZ zergaren Ordenantza Fiskala)

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriaren titularrak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1 .- Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2 .- Salbuesteko kasu bakoitzean adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa edo, hala badagokio, ohiko etxebizitza zein duen egiaztatzen duen dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
        3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

          OHARRAK

          - Errekargua ordaindu beharko duten etxebizitzen titularrei errekarguaren aplikazioari buruzko idatzia helaraziko zaie, eta jakinarazpena jasotzen duten egunaren biharamunetik aurrera 15 eguneko epea izango dute salbuesteko eskaera aurkeztu edo, hala badagokio, ohiko etxebizitza zein duten egiaztatu dezaten (zerga helbidean aurkitu ez diren subjektu pasiboei GAOn iragarkia jarrita jakinaraziko zaie).
          - Ebazpenaren jakinarazpena eskaera atzera bota den kasuetan soilik egingo da.