Salbuespenak eta hobariak: ur eta hondakin bilketaren gaineko tasak

ZER DA?

Ur-hornidura eta estolderia zerbitzuaren gaineko tasan salbuespena eskatzea edo hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzuaren tasan hobaria eskatzea.
Ur-hornidura eta estolderia zerbitzuaren gaineko tasaren salbuespenak
- Jubilatuen egoitzak
- Errenteriako Udalak kudeatutako ikastetxe publikoak, haurreskolak barne.
- Eusko Jaurlaritzak kudeatutako ikastetxe publikoak etxe-tarifen arabera izango dira kargatuak edo zergatuak.
- Ordaindu beharrik izango ez duten gutxiengo hiruhilabeteko ur-kontsumoa 30m3 jartzen da. Alegia, ondoren aitatzen direnek: Errenteriako Udalak errekonozituta dauzkan auzo elkarteek, ongintza establezimenduak, hots, Gurutze Gorria, DYA eta dirua irabaztea helburutzat ez daukaten gainontzeko erakundeak (eginkizun nagusia gastronomia daukaten elkarteak eta erakunde politiko eta sindikalak izan ezik).
Hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzuaren tasaren hobariak
1.- Tarifaren %100eko hobaria izango dute
- Irakaskuntza eta osasun-zentro publikoak
- Udal Patronatuak
- Ongintza zentroak, Gurutze Gorria eta DYA
- Auzo elkarteak
- Dirua irabaztea helburu ez duten herriko erakundeak (jarduera nagusia gastronomia duten elkarteak eta erakunde politiko eta sindikalak izan ezik).
2.- Tarifaren %20eko hobaria izango dute:
- Kartoi-papera eta beira gaika bildu eta birziklatzeko programetan aktiboki laguntzen duten merkataritza jarduerak, Sanmarko Mankomunitateak urtero aurkeztutako datuen arabera (tasaren bidalketa egiten den urtearen aurrekoari dagozkien datuak).
- Epea: eskaerak 2017ko ekainaren 30 baino lehen egin behar dira. Hobariak urtero berrituko dira, aldez aurretik eskaerarik egin gabe.
3.- Tarifaren %30eko hobaria izango dute (zuzenean ezartzen da, aldez aurretik eskaerarik egin gabe, betiere baldintzak betetzen badira).
- Auzo-konpostatze eta etxeko konpostatze Udal programetan alta emandako etxebizitzak, betiere horietan modu aktiboan parte hartzen badute, Ingurumeneko Sailak emandako datuen arabera.
4.- Tarifaren %25eko hobaria izango dute (zuzenean ezartzen da, aldez aurretik eskaerarik egin gabe, betiere baldintzak betetzen badira):
- Bosgarren edukiontziaren bidez (marroia) biohondakinak gaika biltzeko Udal programan modu aktiboan parte hartzen duten etxebizitzak. Horretarako, aipatutako programan parte-hartze aktibotzat hartuko da, 2017ko urtarrilaren 1 eta apirilaren30 arteko epealdian, hilean gutxienez hiru (3) aldiz bosgarren edukiontziaren erabilera elektronikoa egin baldin badira, egun ezberdinetan.
Zaborrak bildu eta ezabatzeko zerbitzuaren tasaren salbuespenak
Eraiki duten promotoreen izeneko etxebizitzak, betiere ez badira ohiko etxebizitzak.

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriaren titularrak edo haren ordezkariak, behar den baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo horren ordezko beste nortasun agiriren bat.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        - - 3. Artikulua
        a) Ur-horniketa eta udal estolderia zerbitzua ordaintzetik salbuetsirik geratuko dira:-
        - Jubilatuen Egoitzak.-
        - Errenteriako Udalak kudeatutako Ikastetxe Publikoak, haurreskolak barne.-
        b) Eusko Jaurlaritzak kudeatutako Ikastetxe Publikoak etxe-tarifen arabera izango dira kargatuak edo zergatuak.-
        c) Ordaindu beharrik izango ez duten gutxiengo hiruhilabeteko ur-kontsumoa 30m3 jartzen da. Alegia, ondoren aitatzen direnek: Errenteriako Udalak errekonozituta dauzkan Auzo Elkarteek, establezimendu Onuragarriak, hots, Gurutze Gorria, D.Y.A. eta dirua irabaztea helburutzat ez daukaten gainontzeko erakundeak (eginkizun nagusia gastronomia daukaten Elkarteak eta Erakunde Politiko eta Sindikalak izan ezik).-
        d) Udal Patronatu edo Fundazioek metro kubikoa 0,31 € ordainduko dute.-
        e) Eraiki duten promotoreen izeneko etxebizitzak, betiere ez badira ohiko etxebizitzak eta ez badago kontsumorik.-
        - - Karga motak ondorengo epigrafeetan adierazten direnak dira:
        1.- Zerbitzua erabiltzaileko kuota finkoa (€/hiru.):-
        1.1.- Etxeko erabiltzailea10,22
        1.2.- Mekazaritzako-abeltzaintzarako erabiltzailea19,76
        1.3.- Etxekoa ez dena29,70
        2.- Kontsumitze-kuota:-
        2.1.- Etxeko kontsumoa0,82 €/m3
        2.2.- Nekazaritza-abeltzaintzako kontsumoa:-
        Hiruhilabeteko 60 m3. arte:1,18 €/m3
        Hiruhilabeteko 60 m3 baino gehiago1,53 €/m3
        2.3.- Etxe-kontsumorako ez dena:-
        2.3.1.- hiruhilabeteko/30 m3 arte1,59 €/m3
        2.3.2.- hiruhilabeteko/ 30 eta 100 m3 bitarte:2,26 €/m3
        2.3.3.- Hiruhilabeteko 100 m3 baino gehiagoko kontsumoa3,79 €/m3
        2.3.4.- Ur-kontsumo totalak1,59 €/m3
        Tarifa hau jendearen kontsumorako elikagaiak ekoizten dituzten enpresei kobratuko zaie, betiere baldintza normaletan (ur-hiesak edo matxurak kenduta) lana egiten badute. Horrezaz gain, ura ekoizteko prozesuan edo instalakuntzak garbitzeko bakarrik erabili beharko da, eta hiruhileko bataz beste 5.000 eta 11.000 m3-ren artean kontsumitu. Tarifa hau aplikatzeko, aldez aurretik enpresek Udal honetan eskaera egin beharko dute, eta Udalak ontzat jo ondoren, hurrengo epealdian sartuko litzateke indarrean.-
        Hiruhileko ur-kontsumoa 11.000 m3 baino gehiagokoa izanez gero,2,2 €/m3
        3.- Ur-hartunerako baimen eskubidea, ordainduko da-
        3.1.- Etxebizitzan89,30 €
        3.2.- Komertzio, industria eta bestelakoetan252,65 €

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa,baldintzak betetzen baditu.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Baldintzak betetzen direla egiaztatu eta txostena eman.
        3.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

          OHARRAK

          - Ur-hornidura eta estolderia zerbitzuaren gaineko tasa
          - Matxuraren baten ondorioz kontsumoa altua izan bada, batez besteko kontsumoa indarrean dagoen tarifaren arabera fakturatuko da eta gainerakoa hornitzaileak fakturatutako prezioan.
          - Aipatutako tarifa eskatzeko epea 4 hilabetekoa izango da, borondatez ordaintzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita. Eskaerarekin batera, matxura konpondu dela frogatzeko, egiaztagiri ba t(konponketaren faktura) aurkeztu beharko da.