Errolda-inskripzio (elkarbizitza) ziurtagiriak. Historikoa.

ZER DA?

Honako ziurtagiriak eskura daitezke:
1.- Bizileku edo errolda-ziurtagiria: norberarena.
2.- Inskripzio edo elkarbizitza-ziurtagiria: etxebizitza batean erroldaturik dauden pertsona guztiena. (Ezin da telematikoki eskuratu)
3.- Historikoa: pertsona batek Udal erroldan erregistraturik dituen etxe edo datu aldaketak.

NORK ESKA DEZAKE?

Helbide horretan bizi den eta adinez nagusia den edozein pertsonak edo ordezkari batek haien baimenarekin.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera inprimaki normalizatuan.
2.- Ziurtagiria interesdunak eskatzen badu: NANa
3.- Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención.
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.

                                                                                                                                                                                                                      Telefonoz, segurtasun arrazoiengatik, eskatzaileak NAN zenbakia, helbidea eta izen-deiturak adierazi beharko ditu. Nolanahi ere, ziurtagiria Udal Erroldan dugun helbidera bidaliko da.

                                                                                                                                                                                                                      KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                      Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                      PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                      • Aurreikusitako epea: unean bertan.

                                                                                                                                                                                                                      ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                      1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu eta eskaneatu.

                                                                                                                                                                                                                      2. Bere kasuan biztanleen erroldaren aplikazio bidez ziurtagiria bideratu.

                                                                                                                                                                                                                      3. Agiriak idazkaritzara bidali artxibatzeko.

                                                                                                                                                                                                                        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                        Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

                                                                                                                                                                                                                        OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                        Etxebizitza berean izena emanda dauden pertsona guztiak biltzen dituzten ziurtagiriak egiteko Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalak emateko garaian interesdunen baimena izaterari buruz aurreikusitakoa betetzen dela bermatzera bideratutako neurriak hartu behar dira. Interesdunen baimenin izan ezean, ziurtagirian izena emanda dagoen pertsona kopurua baino ezin izango da jaso.

                                                                                                                                                                                                                        * Prozeduraren epea
                                                                                                                                                                                                                        Unean bertan, aurrez aurre eskatzen bada.
                                                                                                                                                                                                                        Eskaera telefonoz edo Intenet bidez eginez gero, bi egun gutxi gorabehera.