Fidantzak aurkeztea eta itzultzea

ZER DA?

Udal honen Diruzaintzan jarritako fidantzak jartzeko edo itzultzeko (eskudirutan edo abalean) eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo horien ordezkariren batek (dagokion baimenarekin).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan , fidantza jartzearen arrazoia azalduz.Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren jatorrizko NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia
2.- Fidantza eskudirutan jarritakoa bada, ordaindeka egiteko IBAN zenbakia adierazi.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 2 hilabete fidantzaren epea amaitzen denetik.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: kasuaren arabera.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu
        2.- Txosten teknikoa eskatu dagokion azapisailaren teknikoari
        3.- Txosten teknikoa
        4.- Ebazpena eta jakinarazpena interesdunari. Abala, hala badagokio, jakinarazpenarekin batera igorriko zaio interesdunari, eta fidantza eskudirutan jarri bada, dirua zehaztutako kontuan sartuko da.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Diruzaintza

          OHARRAK

          Ahal den neurrian, dirua ofizioz itzuliko da.