Dirusarrerak itzultzea: Ibilgailuen Zerga

ZER DA?

Baja eman ondorengo hiletik eta abenduaren 31 bitarteko epean Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan ordaindutako kopuruaren kuota proportzionala (ikusi formula) itzultzeko eskaera, behin betiko baja edo ibilgailua lapurtu edo ohostu den kasuetan behin-behineko baja ematen denean.
Urteko kopurua x 12 hiletik geratik diren hilabeteak.
Behin betiko baja emanez gero, beharrezkoa da aldez aurretik ibilgailuak tratatzeko baimendutako zentroren batean baja ematea ibilgailuari (ibilgailuak desegiteko zentro baimenduak) eta haiek Trafikoko Lurralde Buruzagitzari emango diote horren berri.
Ibilgailua lapurtu edo ohostu den kasuetan behin-behineko baja ematen denean, Trafikoko Lurralde Buruzagitzari jakinaraziko zaio.
Hilabetea amaitzean, Trafikoko Lurralde Buruzagitzak tramitatutako baja guztien berri ematen dio Udalari.

NORK ESKA DEZAKE?

Ibilgailuaren titularrak edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. Ibilgailuari baja eman izanaren dokumentazioaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Datuak egiaztatu eta aldatu dagokion aplikazio informatikoan.
        3.- Bidezkoa bada, kuota proportzionala itzultzeko adostasun diligentzia egin eta interesdunari eman.
        4.- Informazioa Diruzaintzara bidali dirua itzultzeko.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

          OHARRAK

          Itzultzeko eskaeraren epea 4 urtekoa da. Behin epe hori pasatzen denean, preskribatu egiten du.