Zorrak zatikatzea edo geroratzea

ZER DA?

Zorrak geroratzeko edo zatikatzeko eskaera egitea, ekonomia eta finantza-egoerak aldi batez ordaintzea eragozten duenean.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
Honako hau azalduz:
- Izen-abizenak, sozietatearen izena, nortasun-agiria edo identifikazio fiskaleko zenbakia eta eskatzailearen zerga-helbidea.
- Zatika ordaindu beharreko zorra, ordaindu gabe dauden zor guztien metaketa izango da, eskatzaileak aurrez izan dezakeen beste edozein zor barne.
2.- Eskaerari atxikitu beharreko dokumentazioa
- Interesdunaren NAN edo IFKren fotokopia.
- Ordainketa helbideratzeko bankuaren kontua.
- PFEZren azkeneko aitorpenaren kopia, edo hala badagokio, PFEZren aitorpenaren Foru Ogasunaren salbuespen ziurtagiria.
- Zorra Jarduera ekonomikoari badagokio, azkeneko hiruhilekoari dagokion BEZaren autolikidazioaren 300 ereduaren fotokopia edo, azkeneko hiruhilekoa urteko azkenekoa bada, 390 ereduaren kopia.
- Eskatzaileak bere diru egoera edo ordaintzeko ezintasuna frogatzeko egoki iritzitako bestelako agiriak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Astebete.
        • Legezko gehieneko epea: hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Eskaeraren balorazioa eta, beharrezkoa bada, diruzainaren txostena.
        3.- Zorraren zenbatekoa eta, eskatutako epeen arabera, diruzaiaren edo Ogasun saileko ordezkariaren ebazpena.
        4.- Ebazpena interesdunari jakinarazi.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Zergabilketa

          OHARRAK

          - Zatika ordaintzea onartzen bada, hilero ordaindu beharko da.
          - Epearen mugan eguneratutako ordaiketaren obligazioa ez betetzea nahikoa da onartutakoa indarrik gabe uzteko.

          Zatikatzeetako (Zergabilketako ordenantzaren 7.B artikulua) sistema berezian ezarritakoaren babesean eman daitezkeen zatikatzeei, 7.A artikuluan ezarritakoa ezin izango zaie aplikatu.