Ibilgailuen Zergaren likidazioa

ZER DA?

Zerga honek herri jabarian ibil daitezkeen trakzio mekanikoko ibilgailuen titularitea zergapetzen du, ibilgailu horien klase eta kategoria edozein dela ere.
Zerga hau autolikidazio erregimenean exijituko da, eta ezinbesteko baldintza izango da zorraren ordainketa eguneratuta daukala egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztea, Trafiko Buruzagitzan matrikulatzeko espedientea hasteko.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan.

Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

  1. Subjektu pasibo gisa diharduen pertsona edo entitatearen NAN edo IFZren fotokopia.
  2. Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        8.2 - TARIFAK
        - IBILGAILU MOTA ETA INDARRA- KUOTA ()-
        A) Ibilgailuak-
        9 zerga-zaldi baino gutxiago dutenak43,53
        9 eta 11"99 zerga-zaldi bitartekoak82,70
        12 eta 13"99 zerga-zaldi bitartekoak150,09
        14 eta 15"99 zerga-zaldi bitartekoak190,20
        16 eta 19"99 zerga-zaldi bitartekoak284,91
        20 zerga-zalditik gorakoak357,28
        B) Autobusak-
        21 eserleku baino gutxiago dutenak205,02
        21 eta 50 eserleku bitartekoak291,99
        50 eserlekutik goragokoak364,99
        C) Kamioiak-
        Zama erabilgarria 1.000 kg baino gutxiago dutenak.104,06
        1.000 eta 2.999 kg bitarteko zama erabilgarria dutenak205,02
        2.999 eta 9.999 kg bitarteko zama erabilgarria dutenak291,99
        9.999 kg-tik gorako zama erabilgarria dutenak364,99
        D) Traktoreak-
        16 zerga-zaldi baino gutxiago dutenak43,49
        16 eta 25 zerga-zaldi bitartekoak68,35
        25 zerga-zaldi baino gehiago dutenak205,02
        E) Trakzio mekanikoko ibilgailuak atoi eta azpiatoiak dituztenean.-
        Zama erabilgarria 1.000 Kg. baino gutxiago eta 750 kg. baino gehiago dutenak43,49
        1.000 eta 2.999 kg bitartekoa zama erabilgarria dutenak69,78
        2.999 Kg-tik gorako zama erabilgarria dutenak213,60
        F) Bestelako ibilgailuak-
        Ziklomotorrak11,05
        125 cc-tik beherako motorrak11,07
        125 eta 250 cc bitarteko motorrak18,98
        250 eta 500 cc bitarteko motorrak38,38
        500 eta 1.000 cc bitarteko motorrak78,51
        1.000 cc-tik gorako motorrak159,22

        Urteko kuotak ezarri dira ibilgailu klase eta tipoaren arabera.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
        2.- Autolikidazioa bete eta dagokion kuota kobratu.

        3.- Autolikidazioaren 3 kopia atera, betea eta zigilatua, eta eskatzaileari eman.
        4.- Dokumentazioa artxibatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Zergabilketa

          OHARRAK