Ordainketa zatikatuaren sistema berezia. Aldizkako epemuga duten ordainagiriak eta jakinarazpen kolektiboa.

ZER DA?

Borondatezko epean, aldizkako epemuga duten ordainagiriak eta jakinarazpen kolektiboak zatika ordaintzeko eskaera egitea.

Zatika ordaintzeko sistema honen bitartez ordain daitezkeen zergak ondorengoak izango dira, betiere, jarraian adierazitako baldintzen arabera:

1.- Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga

Ordainagariaren zenbatekoa guztira, 80 eurokoa edo gorakoa izatea.

Zatiak 30 eurotik beherakoak ez izatea (zatikatzeko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da).

Ordainketak egiteko azken egunak: apirilaren 8a, maiatzaren 8a eta ekainaren 8a edo hurrengo egun balioduna.

2.- Landa- nahiz hiri-ondasun higiezinen gaineko zerga.

Ordainagariaren zenbatekoa guztira, 140 eurokoa edo gorakoa eta 1.000 eurotik beherakoa izatea.

Zatiak 70 eurotik beherakoak ez izatea (zatikatzeko gehieneko epea 4 hilabetekoa izango da).

Ordainketak egiteko azken egunak: uztailaren 8a, abuztuaren 8a, irailaren 8a eta urriaren 8a edo hurrengo egun balioduna.

3.- Hondakinak bildu eta ezabatzeko zerbitzua.

Ordainagariaren zenbatekoa guztira, 89 eurokoa edo gorakoa izatea.

Zatiak 30 eurotik beherakoak ez izatea (zatikatzeko gehieneko epea 3 hilabetekoa izango da).

Ordainketak egiteko azken egunak: urriaren 8a, azaroaren 8a eta abenduaren 8a edo hurrengo egun balioduna.

Ordainagiria 2, 3 edo OHZ. zerga bada, gehienez 4 zatitan egingo da. Zatikien ordainketak zergadunak egingo ditu ordainagiriaren zati bakoitzak daukan azken eguna baina lehen.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok (titularra) edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta.. erantsi

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan erantsi. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez.

2.- Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia eta, hala badagokio, ordezkariaren NAN fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.
        • Legezko gehieneko epea: hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratzea.

        2.- Eskatutako erreziboa zatikatzea, zergadunarekin adostutako zatietan.

        3.- Zergadunari zati horien berri ematea, ordainketak egin ahal ditzan.

        4.- Ordainagirien ordainketaren jarraipena egitea.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Zergabilketa

          OHARRAK

          Ordaindu behar duen pertsonak edo haren ordezkoak, erreziboa ordaintzeko borondatezko epea amaitu aurretik erabili ahal izango du ordainketa zatikatzeko sistema berezia.

          Helbideratutako ordainagiriak izanez gero, ordaindu behar duen pertsonak edo haren ordezkoak, ordainagiria ordaintzeko borondatezko epea amaitu aurreko astebeteko epean erabili ahal izango du ordainketa zatikatzeko sistema berezia.

          Eskatzaileak ez du izango zorrik ordaintzeko epe exekutiboan, ezta trafiko zigorrik ere.

          Ordainketa zatitzeko sistema berezi hau, zatiak epe barruan ordaintzeko baldintzapean dago. Ordainketa egin ezean, ordaindu gabeko zatiaren epe exekutiboari hasiera emango zaio.

          Zatikatzeetako (7.B artikulua) sistema berezian ezarritakoaren babesean eman daitezkeen zatikatzeei, 7.A artikuluan ezarritakoa ezin izango zaie aplikatu.