Zergak eta tasak ordaintzea

ZER DA?

Udal zergak eta tasak ordaintzea.
2017ko zerga-egutegia

Kontzeptua Borondatezko epea

Ibilgailuen gaineko Zerga ................................... Otsailaren 20tik apirilaren 7ra

Ondasun Higiezinen gaineko Zerga .................... Maiatzaren 15etik uztailaren 3ra

Zabor Bilketa Zerbitzuaren Tasa ......................... Abuztuaren 14tik urriaren 2ra

Toki Publikoko Lurzoruaren Tasa ....................... Abuztuaren 14tik urriaren 2ra

Ibilgailuen Sarreren gaineko Zerga ..................... Abuztuaren 14tik urriaren 2ra

Jarduera Ekonomikoen Zerga ............................ Urriaren 2tik azaroaren 13ra

Ur eta estolderia Zerbitzuaren Tasa .................... Hiruhilabetekoa

Helbideratutako ordainagiriak ordaintzeko borondatezko epearen azken egunean kobratuko dira.
Likidazioa: kuotaren ordainketa hilabete bateko epean egin beharko da, likidazioa jakinarazi ondorengo egunetik aurrera.
Epe exekutiboa:
Borondatezko denboraldian ezarritako epea amaitzen den egunaren biharamunean hasten da epe exekutiboa eta ordaindu beharreko zenbatekoari errekargu bat gehitzen zaio:
1.- Premiamenduzko probidentzia jakinarazi aurretik %5eko errekargua
2.- Jakinarazpen egunetik eta hilabete bat baino lehenago %15ekoa
3.- Premiamenduzko probidentzia jakinarazi eta hilabete igaro ondoren %20koa izango da errekargua
Premiamenduzko probidentziaren jakinarazpen egunetik hilabete igaro ondoren zorra ordaindu gabe egonez gero, zordunari ondasunak enbargatu egingo zaizkio.
Non eta nola ordaindu?
- Aurrez aurre:

ZU! Arreta Zerbitzuan, kreditu edo zordunketa-txartelarekin.
Ondorengo banketxeetan:
Kutxabank, Banco Sabadell-Guipuzcoano, BBVA, Laboral Kutxa, Caja Rural de Navarra, Caixabank, Bankoa eta Banco Santander.
Ordaindu beharreko ordainagiria eraman behar da
Banketxearen kutxazain automatikoan ere ordaindu daiteke. Ordainagiria identifikatzeko, hurbildu bertan inprimatuta dagoen barra kodea kutxazainaren pantailara eta jarraitu argibideak

- Internet bidez:

1.- Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidera sartu.

2.- BPK 9050794 aukeratu. Jarraitu instrukzioak

NORK ESKA DEZAKE?

Ordainagiriak, titularrek edo horien ordezkariren batek (dagokion baimenarekin) eska ditzakete, behar den baimena aurkeztuta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2.- Ondainagiriaren titularraren NANa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        Diru-sarrerak egiaztatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Zergabilketa

          OHARRAK