Zergen eta tasen titularitatea aldatzea ondasun higiezinen eskualdatzea dela-eta

ZER DA?

Higiezin bati dagozkion tasa eta zergen titularitatea aldatzea, higiezin horren transmisioa egiten denean.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko edo juridikok edo horien ordezkariren batek dagokion baimenarekin

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia .
2.- Eraikinaren jabetza-eskriturak edo eraikinaren titularitatea egiaztatzen duen beste edozein dokumentu publikoa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Hondakin biltzeagatiko tasaren titularitatea aldatzea dagokion Udal erroldan.
        3.- Uraren gaineko tasaren titularitatea aldatzea dagokion erroldan eta Ur Zerbitzuari jakinarazi.
        4.- Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren titularitatea aldatzea dagokion erroldan.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

          OHARRAK

          Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren eta hondakinen biltzeagatiko tasaren subjektu pasiboak izango dira urtarrilaren 1ean higiezinaren jabe direnek.
          Uraren tasari dagokionez, hiru hiletik behin ordaintzen denez, titularitatea aldatzeak eragina izango du transmisioa egiten den hiruhilekoaren ondorengo hiruhilekotik aurrera.