Erroldan baja ematea interesdunak eskatuta

ZER DA?

Bajak Biztanleen Udal Erroldan interesdunak hala eskatuta .
Arrazoia heriotza izanez gero, ikusi Erroldan baja ematea heriotza dela- eta.

NORK ESKA DEZAKE?

Adinez nagusi den edozein pertsona, jabea, egoliarra, alokairu kontratuaren titularra edo arrazoitutako interesa adierazten duena edo bere ordezkaria.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaera inprimaki normalizatuan. Bertan adieraziko da aipatzen den edo diren pertsona edo pertsonak bakarrik bizi direla etxebizitza horretan eta beste erroldaturik badago interesdunak ez duela pertsona horien berri eta Erroldan baja emateko eskatzen duela.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                          KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                          PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                          • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
                                                                                                                                                                                                                                          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

                                                                                                                                                                                                                                          ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                          1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                                          2.- Agiriak Idazkaritzara bidali.
                                                                                                                                                                                                                                          3.- Datuak Udal Erroldan egiaztatu ondoren, eskaeraren edukiaren berri emango zaie interesdunei, eta 10 eguneko epea emango zaie benetako helbidea jakinaraz dezaten.
                                                                                                                                                                                                                                          4.- Jakinarazpena egiten saiatu eta ez bada egiterik izan, iragarkia argitaratuko da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta 10 eguneko epea emango da, baja eman aurretik alegazioak aurkeztu ditzaten.
                                                                                                                                                                                                                                          5.- Erroldatze Kontseiluaren txostena eskatu.
                                                                                                                                                                                                                                          6.- Kontseiluaren txostena aldekoa bada erroldan baja emango zaie eragindakoei.

                                                                                                                                                                                                                                          * Espedientea izapidetzen ari den bitartean interesdunak Udaletxean agertuko balira beren benetako helbidea egiaztatuz, horien egoera erregularizatu eta espedientea artxibatu egingo da.

                                                                                                                                                                                                                                            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                            Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

                                                                                                                                                                                                                                            OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                            Erroldako ofiziozko bajak Udalaren ekimenez edo salaketaren ostean bidera daitezke.
                                                                                                                                                                                                                                            Bajaren ondorio data prozedurari amaiera ematen dion egintzaren data bera izango da.