Faktura elektronikoari buruzko informazioa

ZER DA?

Faktura elektronikoa da Errenteriak Udalaren hornitzaileek fakturak egiteko modua, faktura edo urtean fakturatu beharreko kopurua 1.000 eurotik gorakoa bada.

Udalaren DIR KODEA: L01200678

NORK ESKA DEZAKE?

Udalaren hornitzaileek, pertsona fisiko nahiz juridikoak izan.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.-Eskatutako informazioa bidali.
        2.- Fakturaren izapidetzeari dagokionez:
        - Erregistratu, eta departamentuko ordezkari tekniko eta politikoak oniritzia eman ondoren faktura zerrenda batean sartuko da Alkate dekretuz onartuko dena. Azkenik bere ordainketa egingo da.
        - Fakturen ordainketa hilabete bakoitzeko 10, 20 eta 30 egunean egiten da.
        - Fakturak ordaintzeko legezko gehienezko epea 30 egunekoa da obligazioa onartzeko eta beste 30 egun bere ordainketa egiteko. Guztira 60 egun.
        - Ordainketa egiteko aurreikusitako epea 30 egunekoa da

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Kontabilitatea, Administrazioa eta Zergen ikuskaria

          OHARRAK