Alta eta baja ematea eta helbidea eta datuak aldatzea Errolda Fiskalean

ZER DA?

Helbide fiskala edo bestelako datu pertsonalen bat (izena, abizenak, NAN) aldatu edo alta eta baja emateko eskaera, zerga eta tasak ordaintzeko jakinarazpenak bidaltzeko.
Helbide fiskalaren kontzeptua:
Pertsona fisikoaren kasuan, ohiko etxebizitza
Pertsona juridikoen kasuan, egoitza soziala

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsona fisiko nahiz juridikok edo haren ordezkariak, beharrezko baimena aurkeztuta

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2.- Datu pertsonalak aldatzeko, NANaren fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: unean bertan.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2.- Datuak dagokion aplikazio informatikoan egiaztatu eta aldatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Ogasuna eta Garapen Ekonomikoa - Udal zergen kudeaketa

          OHARRAK

          - Zerga administrazioari helbide fiskala aldatu dela jakinarazi ez zaionean, estimatu ahal izango da jakinarazpenak egiteko helbidea interesdunak adierazitako azkeneko helbidea edo zerga izaera duen beste edozein dokumentutan jasotakoa izango dela.
          - Zergadunak helbide fiskala adierazten ez duen kasuetarako, adierazi bitarte, helbide fiskaltzat hartuko da interesduna titularra dela jasotzen duen beste edozein ondasun higiezin edo jarduera ekonomikoen gainean jasotakoa.