Gizarteratze premiei erantzuteko eguneko zentroa

ZER DA?

Bazterkeria egoeran dauden pertsonak gizarteratzeko helburua duen balio anitzeko zerbitzua da, betiere pertsona bere ohiko ingurunetik bereizi gabe.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:
- Gizartean baztertuta edo marjinatuta dauden pertsonek, gaitasuna dutenek, baldin eta gizarteratzeko prozesua hasteko borondatea izan eta profesionalek gidatutako gizarteratze prozesu bat jarraitzea onartzen badute. Horretaz gain:
- Errenterian erroldatuta egon behar dute eta eskaera data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan.
- 18 eta 64 urte bitarte izan behar dute.
- Udal gizarte zerbitzuek egoitza zentroan sartzearen aldeko balorazio eta orientazioa izan behar da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Santa Klara kalea, 18 b. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete itxaron-zerrendan onartua izateko. Ez dago sartzeko eperik .
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa aztertu eta baldintzak betetzen direla ziurtatu.
        2.- Eskaera osatu eta extranet herramienta informatikoaren bidez eskaerari dagokion dokumentazioa zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
        3.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundia