Biztanleen Udal Erroldan alta ematea

ZER DA?

Biztanleen Udal Erroldan inskribatzea beste udalerri batetik edo atzerritik Errenteriara bizitzera datozenak (alta por cambio de residencia delakoa) eta baita, arrazoia edozein dela ere, udalerrian bizi arren, Biztanleen Udal Erroldan agertzen ez direnak ere (alta por omisión delakoa).
Jaiotza edo adopzio kasuetarako ikusi jaiotza edo adopzioa dela-eta erroldan alta ematea fitxa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek edo horien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu guztietan:
1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan beteta eta sinatuta. Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

2.- Pertsona identifikatzeko dokumentazioa indarrean eta originala. Ez da onartuko iraungitako agiririk aurkeztea, baldin eta ez bada agiri hori berritzeko eskaera aurkezten. Lapurtu edo galdutako agirien fotokopiak onartuko dira, betiere poliziaren aurrean salaketa egin eta horren gaineko agiria aurkezten bada.

-Adin nagusikoak eta emantzipatutako adin txikikoak, NAN, AIZ edo pasaportea.

Horretaz gain, etxebizitzan bizi dela egiaztatzeko dokumentazioa:
1 .- Etxebizitzaren jabeek:
-Salerosketa eskritura edo jabetza egiaztatzen duen agiria.
2 .- Etxebizitzan maizter direnek:
-Alokairu kontratua eta kontratua indarrean dagoela jasotzen duen ardurapeko adierazpena.
3 .- Ez jabe ez maizter ez den pertsonak etxebizitzan alta ematen duenean: -Helbide horretan erroldaturik dagoen eta etxebizitzaren izatezko edukitza egiaztatzen duen agiri bat (jabetza, alokairu kontratua eta kontratua indarrean dagoela egiaztatzen duen ardurapeko adierazpena...) bere izenean duen adin nagusiko pertsona baten berariazko baimena eta baimentzen duen pertsonaren NAN edo beste identifikazio dokumentua.
4 .- Emantzipatuta ez dauden adin txikikoak erroldatzea:
-Kontuan hartuta 14 urte bete arte ez dela derrigorrezkoa NAN agiria izatea, identifikazio datuak adin txikikoak azaltzen diren familia-liburuaren edo jaiotza-ziurtagiri bidez egiaztatuko dira.

a) Espainian jaiotako adin txikiko atzerritarrak:

-Jaio eta 3 hilabete bete bitartean Familia Liburua eta 3 hilabetetik aurrera AIZ edo pasaportea.

b) Espainian jaio ez diren adin txikiko atzerritarrak:

-AIZ edo pasaportea.

c) Adin txikikoa gurasoetako batekin erroldatzeko:

-Eskaera egiten duen gurasoak adin txikikoaren zaintza eta kustodia duela egiaztatzen duen agiria eta eskatzaileak adin txikikoaren zaintza eta kustodia duela eta inskripzioa egiteko behar besteko ordezkapen legala duela eta Kode Zibilaren 103.1.c) edo 158.3.c) artikuluetan aurreikusitako kasuetan ez aurkitzearen inguruko erantzukizunpeko adierazpena edo beste gurasoaren sinadura idatzizko baimenean edo errolda orri honetan.

-Salbuespen bezala, eta zaintza eta kustodia egiaztatzen duen agiria ez badu edo bi gurasoen sinadura aurkezten ez bada, eskatzaileak adin txikikoaren zaintza eta kustodia duela eta aurreko puntuan zehaztutako gainerakoak adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

d) Zaintza duten gurasoen etxebizitza ez den helbide batean adin txikikoak erroldatzeko:

-Bi gurasoen baimena idatziz edo bietako batena aurrez zehaztutako dagokion erantzukizuneko adierazpenarekin eta zaintza eta kustodia azken honek soilik duenaren agiria.

e) Erroldatzea administrazio publiko baten ekimenez egiten denean:

-Adin txikikoaren ordezkapen legalaren ziurtagiria.

f) Adin txikikoaren familia harrera:

-Familia harrera osaketaren ebazpena.

5 .- Establezimendu kolektiboetan erroldatzea (egoitzak, komentuak,...)
-Establezimenduaren zuzendariak emandako baimen agiria.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                                              KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                              Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                                              PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                              • Aurreikusitako epea: kasu arruntetan izen ematearen unean bertan, eta informazioa egiaztatu behar den kasuetan (Udantzaintzaren txostenak,...) astebete gutxi gorabehera.
                                                                                                                                                                                                                                                              • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                                              • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

                                                                                                                                                                                                                                                              ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                              ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                              1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu eta eskaneatu.
                                                                                                                                                                                                                                                              2.- Datu-basean etxebizitzaren egoera (hutsik dagoen edo ez, etab.) egiaztatu.
                                                                                                                                                                                                                                                              3.- Baldintza guztiak betetzen badira, datuak biztanle-erroldaren aplikazio informatikoan sartu, eskaneatutako eskaera-orria eta dokumentazioa erantsi errolda aplikazioan eta bestelako izapide gehiago egin gabe alta eman atzeraeragintasunik gabe.
                                                                                                                                                                                                                                                              4.- Agiriak Idazkaritzara bidali artxibatzeko.
                                                                                                                                                                                                                                                              5.- Zalantzak daudenean, Udaltzaingoaren txostena eskatu eta eskaeran jasotako datuak egiazkoak direla egiaztatzeko beharrezko izapideak egin ondoren, bidezko ebazpena eman.
                                                                                                                                                                                                                                                              6.- Altari ezezkoa ematen zaionean, arrazoiak jasotzen dituen ebazpena eta jakinarazpena eskatzaileari.

                                                                                                                                                                                                                                                                UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                                Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

                                                                                                                                                                                                                                                                OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                                                Errolda-orria betetzeko argibideak
                                                                                                                                                                                                                                                                1.- Errolda-orrian etxebizitzan bizi diren lagun guztiak azalduko dira eta adin nagusikoak diren guztiek sinatu beharko dute orria.
                                                                                                                                                                                                                                                                2.- Errolda-orrian azaltzen diren adin nagusiko pertsona guztiak izendatu ahal izango dira gainerakoen ordezkari errolda-ziurtagiriak eskatzeko. Horretarako, xede hori duen laukitxoa bete beharko dute.

                                                                                                                                                                                                                                                                Intereseko beste alderdi batzuk
                                                                                                                                                                                                                                                                - Etxebizitzan bizi dela egiaztatzen duten beste agiri batzuk onartu ahal izango dira, bidezkoak irizten diren egiaztapenak egin ondoren: argi eta ur horniduraren ordainagiriak, eta abar.
                                                                                                                                                                                                                                                                - Behin betiko egoitza baimenik ez duten Europako Erkidegokoz kanpoko atzerritarrak Udal Erroldan bi urtetik behin berritu beharko dute inskripzioa.
                                                                                                                                                                                                                                                                - Epe hori amaitzean interesdunak izen ematea berritzen ez badu, izen emateak balioa galtzea erabakia ahal izango da.
                                                                                                                                                                                                                                                                - Eskatzaileak horretarako baimena ematen badu, helbide aldaketa gainerako udal erroldetan (OHZ, ibilgailuen zerga,…) aplikatzeko izapideak egingo dira.