Etxebizitza komunitarioa

ZER DA?

Gazteen emantzipazio prozesuan lagungarria izan daitekeen proiektu komunitarioa da. Beste gazteekin elkarbizitzan eta kooperazioa du xedea. Gela bat alokatzeko aukera dute eta parte hartzaileek komunitatean lan batzuk eskainiko dituzte.

NORK ESKA DEZAKE?

Gazteen etxebizitza komunitarioen esleipenerako zozketan parte hartzea izango dute Errenteriako udalerrian erroldaturiko pertsonak eta errealki herrian bizi direnak gutxienez aurreko sei hilabeteetan adjudikatzeko deialdiaren iragarkia argitaratzen denetik. Gainera honako baldintza guztiak ere bete beharko dituzte:

b) Gutxienez 18 urte eta gehienez 30 urteko adina izatea, eskariak aurkezteko deialdiaren bukaera datan.

c) Zergen ordainketan edo bestelako betebeharretan egunean egotea Errenteriako Udalarekin.

d) Etxebizitzarik ez izatea, ez jabetzan, ez usufruktuan ezta alokairuan ere.

e) Gehinezko diru-sarrerak: urtean 26.000€ gordineko diru-sarreratik behera ingresatu beharko du, urte horretako ekitaldi fiskalaren arabera.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Onartua izateko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, eskaerarekin batera honako dokumentazioa aurkeztu beharko da:

a) NAN-a edo legez ordezkatzen duen dokumentua.

b) Baldintza agiri hauen 3. atalean ezarririko baldintzak betetzen direlako ardurapeko deklarazioa (III Eranskinaren arabera).

Udalak eskatzaile bakoitzari dokumentazioa eskatuko dio, baldintzak betetzen dituela justifikatu ahal izateko

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 00 telefono zenbakira dei daiteke.
    Errenteriako Udala

      KOSTUA

      Bizilagunaren diru-sarreren % 15ean finkatuko da errenta. Gutxienez, 90 euro hileko. Urtero errebisatuko da zenbateko hori, maizter bakoitzaren diru-sarreretara egokitze aldera. Argindarraren eta uraren kontsumoa prezio horren barne daude, arduratsua den neurrian.

      PROZEDURAREN EPEA

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

      1. Onartutako eta alde batera utzitako pertsonen behin-behineko zerrenda Udalaren iragarki taulan eta udal web orrian jarriko da.

      2. Udalak eskatzaile bakoitzari dokumentazioa eskatuko dio, baldintzak betetzen dituela justifikatu ahal izateko.

      3. Zozketa egingo da Libre Office programa informatikoaren ausazko funtzioa erabiliz. Era horretan, lehenengo zerrenda bat egingo da etxebizitzetara sartzeko lehentasuna ezartzeko.

      4. Zerrenda 26 pertsona baino gehiagok osatzen badute, eta lehenengo 26 horien artean ez balitz beteko ordenantzaren 14. artikuluan eskatutako paritatea, zerrenda berrio ordenatuko da, lehenengo 26 postuen arteko generoen desoreka ez dadin izan artikulu horretan ezarritako %60-40% baino handiagoa.

      5. Hori egin ondoren, beharrezkoa balitz, zerrendako lehenengo 26 pertsonen izen eta abizenen ondoan bakoitzari dagokion gela adieraziko da, oinarri hauen I eranskinean jasotako gela numerazioa kontuan hartuta.

      6. Baldintza guztiekin bete ezkero, gela bat egokituko zaio, zozketa emaitzaren arabera.

        UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

        Hezkuntza, Gazteria eta Kirolak - Gazteria

        OHARRAK