Erroldan alta ematea jaiotza edo adopzioa dela-eta

ZER DA?

Jaioberria, adopzioan edo adopzio aurreko familia harreran hartutako haur
bat Biztanleen Udal Erroldan izena ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Jaioberriaren edo haur adoptatuaren gurasoak edota legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan.
2.- Familia-liburua, jaioberriaren izena jasota eta eskatzailearen jatorrizko NAN edo beste identifikazio agiria.

a) Adin txikikoa gurasoetako batekin erroldatzeko:

-Eskaera egiten duen gurasoak adin txikikoaren zaintza eta kustodia duela egiaztatzen duen agiria eta eskatzaileak adin txikikoaren zaintza eta kustodia duela eta inskripzioa egiteko behar besteko ordezkapen legala duela eta Kode Zibilaren 103.1.c) edo 158.3.c) artikuluetan aurreikusitako kasuetan ez aurkitzearen inguruko erantzukizunpeko adierazpena edo beste gurasoaren sinadura idatzizko baimenean edo errolda orri honetan.

-Salbuespen bezala, eta zaintza eta kustodia egiaztatzen duen agiria ez badu edo bi gurasoen sinadura aurkezten ez bada, eskatzaileak adin txikikoaren zaintza eta kustodia duela eta aurreko puntuan zehaztutako gainerakoak adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena.

b) Zaintza duten gurasoen etxebizitza ez den helbide batean adin txikikoak erroldatzeko:

-Bi gurasoen baimena idatziz edo bietako batena aurrez zehaztutako dagokion erantzukizuneko adierazpenarekin eta zaintza eta kustodia azken honek soilik duenaren agiria.

c) Erroldatzea administrazio publiko baten ekimenez egiten denean:

-Adin txikikoaren ordezkapen legalaren ziurtagiria.

d) Adin txikikoaren familia harrera:

-Familia harrera osaketaren ebazpena.

3.- Etxebizitzan bizi dela egiaztatzeko dokumentazioa ikusi Biztanleen Udal Erroldan alta emateko fitxan .

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                          KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                          Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                          PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                          • Aurreikusitako epea: unean bertan.
                                                                                                                                                                                                                                          • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
                                                                                                                                                                                                                                          • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

                                                                                                                                                                                                                                          ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                          ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                          1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu eta eskaneatu.
                                                                                                                                                                                                                                          2.- Datu-basean etxebizitzaren egoera (hutsik dagoen edo ez, eta abar) egiaztatu.
                                                                                                                                                                                                                                          3.- Baldintza guztiak betetzen badira, datuak Biztanleen Udal Erroldaren aplikazio informatikoan sartu, eskaneatutako eskaera-orria eta dokumentazioa erantsi errolda aplikazioan eta bestelako izapide gehiago egin gabe alta eman.
                                                                                                                                                                                                                                          4.- Adopzio kasuetan, agiriak INEra bidali behar dira.
                                                                                                                                                                                                                                          5.- Agiriak Idazkaritzara bidali artxibatzeko.

                                                                                                                                                                                                                                            UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                            Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

                                                                                                                                                                                                                                            OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                            Seme-alabak dituzten familientzat Eusko Jaurlaritzak ematen dituen dirulaguntzak. (2007.01.01a ondoren jaioak edo adoptatuak)

                                                                                                                                                                                                                                            Izena eman den unean bertan gauzatuko da alta eta alta data jaiotza data izango da beraz atzeraeragintasunez egingo da izapidetza.