Genero indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoa

ZER DA?

Genero-indarkeriaren biktimak izanik lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten emakumeei zuzenduta daude eta diru-sarreren falta aldi baterako arintzeko jomuga dute, denbora-tarte horretan pertsonak bere egoera egonkortzea eta berari nahiz bere kargura dauden pertsonei dagozkien pentsioak edota prestazio ekonomikoak izapidetzea lortzeko.

Ordainketa bakarrekoa da.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:
- Genero-indarkeriaren biktima izatea ziurtatzea, honako bitartekoren bat baliatuta:

* Genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia, biktimaren aldeko babes-neurriak hitzartzen duena, babes-neurriak indarrean jarri diren egunaren eta laguntza eskatu den egunaren artean bi urte baino gehiago ez badira igaro.

* Laguntza eskatu den egunean indarrean dagoen babes-agindua.

* Salbuespen gisa, Fiskaltzaren txostena, salatzailea genero-indarkeriaren biktima delako seinaleak daudela jasotzen duena.

- Lana lortzeko zailtasun bereziak izatea eta zailtasun horiek Enplegu Zerbitzu Publikoak emandako Txostenaren bitartez egiaztatuta edukitzea.

- Indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75etik gorako errentarik ez izatea (hilabeteko zenbaketan), bi aparteko ordainsarien zati proportzionala kontuan izan gabe.

- Laguntza hori aurretik jaso ez izana.

- Onuraduna eta bere kargura dauden pertsonak elkarrekin bizi direla egiaztatzea, hala dagokionean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Aurretik hitzordua eskatu behar da .
2.- Genero indarkeriaren biktima dela egiaztatzeko:
- Fiskaltzaren txostena
- Genero-indarkeriako gertakariek eragindako kondena-epaia.
- Biktimaren aldeko babes-neurriak hitzartuak.
3.- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
4.- Zerga betebeharrak eguneratuak izatearen egiaztagiria.
5.- Pertsona fisikoaren identitatea egiaztatzeko:
6.- Pertsona fisikoaren identitatearen egiaztagiria
7.- Enplegua eskuratzeko zailtasun berezia egiaztatzeko:
8.- LANBIDEren txostena
9.- Pertsona fisikoen errenta maila egiaztatzeko:
- PFEZ aitorpena
- Zerga administrazioak emandako sarreren egiaztagiria
- Gizarte Segurantzak emandako sarreren egiaztagiria
- Erakunde ordaintzaileak emandako sarreren egiaztagiria
- Enpresa edo pertsona enplegatzaileak jasotako sarrera gordinen inguruan emandako egiaztagiria

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Santa Klara kalea, 18 b. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa (betiere aplikagarria zaion araudian jasotako baldintzak betez gero).

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa aztertu eta baldintzak betetzen direla ziurtatu.
        2.- Eskaera osatu eta Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuen zuzendaritzara bidali.
        3.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Aurkeztutako errolda egiaztagirian erasotzailea jasota balego, helburu honetarako nahikoa izango da erroldan baja emateko eskaera egina izatea, oraindik ebatzita ez egon arren.
          Informazio gehiago: euskadi.eus egoitza elektronikoa Eusko Jaurlaritzaren Gizarte Zerbitzuak departamentua da espedientea tramitatu eta ebazteko arduraduna. Hori dela-eta, eskaera Donostiako jendearentzako arreta zerbitzuaren bulegoetan egin daiteke (zuzenean).
          Andia kalea, 13
          20003 Donstia-San Sebastián (Gipuzkoa)
          Astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 20:00etara
          012 telefono zk.