Bazterkeria eta marjinazioan dauden pertsonentzako egoitza-zentroak

ZER DA?

Elkarbizitzako zentroak dira, ostatu zerbitzua emateko –intentsitate erdiko edo altuko laguntzekin– pertsona, gizarte eta harreman narriadura larriak dituzten pertsonei, gizarteratzera bideratutako esku-hartzeak egin diezazkieten.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:
- Gizartean baztertuta edo marjinatuta dauden pertsonek, gaitasuna dutenek, baldin eta gizarteratzeko prozesua hasteko borondatea izan eta profesionalek gidatutako gizarteratze prozesu bat jarraitzea onartzen badute. Horretaz gain:
- Errenterian erroldatuta egon behar dute eta eskaera data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan.
- 8 eta 64 urte bitarte izan behar dute.
- Udal gizarte zerbitzuek egoitza zentroan sartzearen aldeko balorazio eta orientazioa izan behar da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Santa Klara kalea, 18 b. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete itxaron-zerrendan onartua izateko. Ez dago sartzeko eperik .
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Egoera aztertu ondoren, baldintzak betetzen direla ziurtatu eta txosten soziala egin.
        2.- Eskaera osatu eta extranet herramienta informatikoaren bidez eskaerari dagokion dokumentazioa zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
        3.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.
        4.- Egoeraren jarraipena eta koordinazioa egin.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundia Web