Hileroko prestazio ekonomikoa da eta baliabide urriak dituzten 65 urtetik gorako pertsonei edo lan egitea eragozten dien ezintasunen bat duten pertsonei ematen zaie, oinarrizko beharrei aurre egin diezaieten.
Bi modalitate daude:
- Zahartzaroko gizarte ongizateko funtsa.
- Ezintasuneko gizarte ongizateko funtsa.
Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:erresidentzia legala izan eta Errenterian erroldatuta egotea.
- ez berak, ez familiak, sarrera aski ez izatea oinarrizko betebeharrak asetzeko. Sarrera aski ez duela ulertuko da urtean jasotzen dituen sarrerak pentsio honen urteko zenbatekoa baino gutxiago bada.
- eskatzailea familia-unitate batean bizi bada, unitate horren errenta per capita prestazio ekonomiko honen urteko zenbatekoa baino txikiagoa izango da. (149,86€ko, 14 ordainketa= 2.098,05€ urtean, kopuru hau ez da aldatu 1.991. urtea geroztik.)
Zehartzaroko pentsioa jasotzeko:
- 65 urte beteta edukitzea.
Ezintasuneko pentsioa jasotzeko:
- 16 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago edukitzea.
- gutxienez %45eko ezgaitasuna izatea eta lanbiderako zailtasunari buruzko baremoan puntuazio jakin batera iristea.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
Eskaturiko dokumentuetako batzuk Errenteriako Udalaren esku baldin badaude, dokumentu horiek ez dira aurkeztu beharko.
Pentsioa Gipuzkoako Foru Aldundiaren gain dago.
1.- Dokumentazioa aztertu, baldintzak betetzen direla ziurtatu eta behar izanez gero txosten soziala erantsi.
2.- Extranet herramienta informatikoan informazio guztia zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
3.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.
Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak
Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundia
Prestazioak: tlf.943112631-943112588