Mendekotasun egoera dauden eta buruko gaitz larri eta kronikoa duten pertsonentzako bizikidetza zentro hauen helburua da ohiko etxebizitza edo etxebizitza iraunkor izatea, ohiko ingurunean ezin dituztelako beren beharrak modu egokian gauzatu.
Zentro hauek laguntza maila ezberdinak eskaini beharko dituzte (mugatua, zabala edota orokorra) artatutako pertsonen beharretara egokitu eta mantentze edo errehabilitazio funtzional, psiko-sozial eta gizarteratzeko programak eskainiz. Programa horien helburua da pertsonen autonomia hobetu eta mantentzea, hondakin sintomatologia murriztea, ospitale psikiatrikoetan sartzea ekiditea eta gizarteratzea sustatzea.
Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:
- Buruko gaitza izan eta eguneroko bizimoduaren jardueretan laguntza behar duten pertsonek, honako baldintzak betetzen badituzte:
- Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea, I, II edo III mailan. (fitxa ikusi GMBB)
- Errenterian erroldatuta egotea eta bertan bizi izatea.
- 18 eta 64 urte bitartekoak izatea.
- Minusbaliotasun maila %33 edo gehiagokoa aitortua izatea.
- Osasun mentaleko arreta sare publikoan arta jasotzen ari izatea eta Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak egokitzat bideratua izatea, eskatutako zerbitzurako.
Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan, baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
Aurretik hitzordua eskatu behar da.
Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.
1.- Dokumentazioa aztertu eta baldintzak betetzen direla ziurtatu.
2.- Eskaera osatu eta extranet herramienta informatikoaren bidez eskaerari dagokion dokumentazioa zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
3.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.
Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak
Errenteriako Osasun Mentaleko Zentroan ere egin daiteke eskaera.
Galtzaraborda Etorbidea, 69-75
20100 Errenteria
Tfnoa: 943249293
salud.mentalrenteria@osakidetza.eus