Kotizatu gabekoen pentsioa

ZER DA?

Erretiro adinean edo ezgaitasun egoeran egonik, Gizarte Segurantzari kotizatu ez edo nahikoa kotizatu ez diotelako, kotizaziopeko pentsioa jasotzeko eskubidea ez duten pertsonei zuzendutako aldizkako prestazio ekonomikoak dira eta ez dute dirusarrera nahikorik.
Oinarrizko beharrei aurre egiteko dira, gutxieneko bermeen modalitatean; eta ondorioz ezin dira beste dirusarrera propiorik edo familiakorik izan gutxieneko beharrak asetzeko. Ulertzen da ez dituela nahiko dirusarrerik, baldin eta hauek urte guztian, dirulaguntza honen urteko kopurua baino gutxiagokoak badira.
Bi modalitate daude: ezintasunaren ondoriozkoa edo erretiroa hartzearen ondoriozkoa.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:
1.- Ezintasunagatiko pentsioa
- Eskaeraren egunean, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago izatea.
- Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea. Bost urte behar dira eta horietako bik segidakoak eta ezintasunagatiko pentsioa eskatu aurre- aurrekoak izan behar dute.
- %65eko edo gehiagoko ezintasuna izatea edo %45eko ezintasuna eta lana aurkitzeko zailtasun baremoan 8 puntu edo gehiago izatea.
- Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea urtero eguneratzen den baremoaren arabera.
2.- Erretiroagatiko pentsioa
- Gutxienez 65 urte edukitzea.
- Espainiako lurraldean legezko bizilekua izatea eta 10 urtez bertan bizi izan dela ziurtatzea, horietatik 2 urte bik segidakoak izan behar dute eta pentsio honen eskaeraren aurre-aurrekoak.
- Baliabide ekonomiko nahikorik ez izatea urtero eguneratzen den baremoaren arabera.
- Bestelako osagarri batzuk ere jaso daitezke beste baldintza batzuk betez gero, hala nola: ezintasun maila handia eta diru-sarrera txikiak edo/eta ohiko etxebizitza alokatutakoa izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK


1.- NAN-AIZ indarrean: eskatzailearena eta honekin batera bizi diren 14 urtetik gorako senideenak. KGPrako kontutan hartuko diren senideak: ezkontidea, seme-alabak, bilobak, gurasoak, aiton-amonak eta anai-arrebak.
2.- Eskatzailea senitartekoekin bizi denean (ezkontidea, seme-alabak, bilobak, gurasoak, aiton-amonak eta anai-arrebak), orduan aurkeztu beharko dira ere:

2.1.- Senitarteko horien NAren edo AIZren kopia.

2.2.- Senitarteko horien urteko diru-sarreren aurreikuspena.

2.3.- Famili liburua.
3.- Azken nominak, lan egiten duten eskatzaile eta senideenak.
4.- Autonomoak: aurtengo dirusarreren aurreikuspenaren aitorpen bat, iharduera ekonomikoa duten eskatzaile eta senideenak.
5.- Alokairutik datozen dirusarreren frogaririak, edo atzerriko dirusarrerenak, eskatzaile eta senideenak.
6.- Bankuko frogagiria edo libretaren fotokopia, non ageri den eskatzailea kobratzeko kontuko titularra dela.
7.- Atzerrian jaio diren pertsonak: Estatuan izandako legezko bizi aldien agiria, Atzerritarren Bulegoak egindakoa, 5/10urtez (desgaitasunekoak / erretirokoak) egoitza baimena izan dela egiaztatu behar da.

8.- Bananduak-dibortziatuak: banatze epaiaren fotokopia ,eta badenean ere, hitzarmen arauemailea.

9.- Judizialki ezgaituta daudenen kasuan: tutorearen izendapena egiaztatzen duen dokumentua.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Santa Klara kalea, 18 b. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa,baldintzak betetzen baditu.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa aztertu, baldintzak betetzen direla ziurtatu eta behar izanez gero txosten soziala erantsi.
        2.- Extranet erreminta informatikoan informazio guztia zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
        3.- Egindakoa, pertsonaren espedienteko jarraipen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Informazio gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundia

          Kotizatu Gabeko Pentsioen Atala: Tlf.943112700