Laguntza teknikoen eskaera eta dirulaguntzak

ZER DA?

Laguntza ekonomikoak eman eta langutzarako produktuak uztea ezgaitasuna izan edo mendekotasun egoeran dauden pertsonak etxean gera daitezen, baita eguneroko bizimodurako jarduerak egin eta gizarteratzeko beren autonomia pertsonala gara dezaten ere.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak.
Baldintzak:
- Errenterian eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan gutxienez urtebte aurretik erroldatuta dauden pertsonek.
- %33ko edo goragoko ezgaitasuna izan edo mendekotasun egoeran dauden pertsonek.
- Aurreko 6 urteetan antzeko laguntzarik jaso ez duten pertsonek, bidezko txosten teknikoaren bidez justifikatutako salbuespenezko kasuetan izan ezik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Santa Klara kalea, 18 b. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Produktu horiek erabilerarako utzi daitezke eta ETXETEKen biltegietatik datoz; salbuespenezko kasuetan, eskaera egiten duen pertsonari diru-laguntza ematen zaio, produktua eros dezan; hala eta guztiz ere, produktuaren jabea Foru Aldundia da.

        Dena den, berreskuraezinak diren kasuetan (besterenezinak direnak; esaterako, obrak edo gailu finkoak) laguntza teknikoaren kostua eskatzaileen dirusarreren eta ondasunen arabera, Foru Aldundiaren eta erabiltzaileen artean partekatuko da.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 6 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa aztertu eta baldintzak betetzen direla ziurtatu.
        2.- Eskatzen den laguntza teknikoaren arabera 3.adineko udal egoitzara deribatu, bertan laguntza teknikoaren zesio zuzena egin dezaketelako.
        3.- Bestela, eskaera osatu eta extranet herramienta informatikoaren bidez eskaerari dagokion dokumentazioa zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
        4.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Laguntzen tipologia:
          - Mugikortasun pertsonalerako eta garraioetara iristeko laguntzak
          - Hirigintza eta eraikuntza arloko irisgarritasuna bideratzekoak.
          - Babes eta zaintza pertsonalekoak.
          - Etxeko altzariak eta egokitzapenak.
          - Komunikazio, informazio eta seinalizaziorako laguntzak.
          - Laguntzarako produktuak eta oztopoak kentzeari buruzko informazio eta aholkularitza Donostiako ETXETEK zentroetan.
          Tel: 943 216 990
          E-maila: laguntzateknikoak@gipuzkoa.eus
          Informazio Gehiago: Gipuzkoako Foru Aldundia