Menpekotasun egoeran dauden pertsonen familia harrera

ZER DA?

Familia baten antzeko bizi giroa eskaintzen zaie mendeko pertsonei ingurune normalizatu batean eta behar dituzten zainketak jasotzen dituzte.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatutako pertsonek edo beraien ordezkariak
Harreran hartutako pertsonek bete beharrekoak:
- Errenterian erroldatuta egon behar dute eta eskaera data baino gutxienez urtebete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan, gaia arautzen duen Foru Dekretuan aurreikusitako salbuespen kasuetan izan ezik.
- 8 eta 64 urte bitarte izan behar dute.
- Indarrean dagoen baremoaren arabera mendekotasuna duen pertsonatzat baloratua izatea.
- Bizikidetza normala galaraziko duten portaera edo osasun arazo larririk ez izatea.
- Bigarren mailarainoko odol edo ezkontza ahaidetasunik ez izatea hartuko duen elkarbizitza unitateko kideekin.
Familia batek harrerakoa izateko bete beharrekoak:
- Elkarbizitza unitatea osatzea.
- Erreferentziazko pertsona bat izendatzea. Pertsona horrek gai hau arautzen duen Foru Dekretuaren 2.B.b) artikuluan xedatutako baldintzak bete behar ditu.
- Nahikoa diru baliabide izatea oinarrizko beharrak asetzeko. Kalkuluak Foru Dekretu arautzailearen 2.B.b) artikuluak xedatutakoari jarraiki egingo dira.
- Familia unitateko kide guztiek, betiere adinez nagusi direnek, onartzea harrera.
- Harrera egiteko etxebizitza egokia izatea, Foru Dekretu arautzailearen 2.B) artikuluaren e) puntuan xedatutakoaren arabera.
- Harrerako familia unitatearen etxean ezin izango dira bizi, harrerakoak barne, arreta edo zaintza bereziak behar dituzten bi pertsona baino gehiago

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Zerbitzuaren kostua Foru Aldundiak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Dokumentazioa aztertu eta baldintzak betetzen direla ziurtatu.
        2.- Eskaera osatu eta extranet herramienta informatikoaren bidez eskaerari dagokion dokumentazioa zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
        3.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Informazio gehiago Gipuzkoako Foru Aldundia Web