Bazterkeria egoeran dauden pertsonei eguneko arreta emateko ELKARGUNE zerbitzua

ZER DA?

Zerbitzu hau exijentzia txikia du eta aldi baterako da. Helburua du gaitasunak hobetzeko prozesuak estimulatu eta sustatzea eta autonomia garatzea gizarte bazterkeria jasateko arriskua duten Errenteriako pertsonen artean.
Guztira 12 plaza eskeintzen dira eta honako helburuak ditu:
- Pertsonen gaitasunak aztertu eta ebaluatzea, gizarteratzeko.
- Eguneroko jarduera egitura eskaintzea, bazterkeria egoeran dauden pertsonek dituzten behar eta berezitasunetara egokituta.
- Errutina bat eskaintzea, eguneroko bizimodua ordenatu eta gizarte isolamenduko egoerak ekidin eta gaitasun pertsonalak ez hondatzeko.
- Gizarte laguntzako sareak sustatzea eta gizarteratzea hobetzeko prozesuetan rol aktiboa bereganatu dezatela saiatzea. Beren egoeraren jabe izan daitezela eta dituzten zailtasun eta potentzialtasun nagusienak ezagutu ditzatela.
Zerbitzua astelehenetik ostirala bitartean eskeintzen da 9tatik 12ak bitartean iraletik ekaina arte, ekintza nagusia altzari desberdinen konponketa delarik. Jarduera mota alda daiteke.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatuta dauden eta bertan bizi diren 18 urtetik gorakoek, baldin eta gizarte bazterkeria jasateko edo arrisku egoeran badaude.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Santa Klara kalea, 18 b. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: baliabidea egokia den baloratu ondoren, hilabeteko epean esku-hartzea hasten da.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Kanpoko enpresari esku-hartzea hasteko eskaera.
        2.- Aurkezpen bilera, harrera eta “elkargune” taldearekin harremanetan jartzea.
        3.- Balorazioa, diagnostikoa eta plana egin eta esku-hartzea hasi.
        4.- Jarraipena eta udal gizarte langilearen, enpresako profesionalen eta pertsonaren arteko koordinazioa.
        5.- Ebaluazioa eta esku-hartzea itxi.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK