Zailtasun egoeran dauden adingabeen familiei zuzentzen den gizarte eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean esku hartzeko zerbitzua

ZER DA?

Zerbitzu hau gizarte eta hezkuntza-arloan eta arlo psikosozialean babesteko harreman-prestazio indibidual, familiako edo taldeko batzuetan datza. Prestazio horiek familiaren bizilekuan zein ingurune komunitarioan garatu daitezke. Bere helburuak dira erabiltzaileek lortzea:
- Autonomiaz moldatzea, gizarteratzea eta familia eta komunitate-inguruko bizikidetza egokia duten gaitasun pertsonalak, familiakoak edo taldekoak eskuratzea eta garatzea.
- Ohitura, portaera, pertzepzio, sentimendu eta jarrera desegokiak beste egoki batzuekin ordezkatzea.
Jardueren azken helburua da babesgabezia-egoerak sortu zuen zergatia desagertzea eta era horretan adingabekoa familia unitatean bertan mantentzea. Batetik, seme-alaben premiak behar bezala asetzeko gurasoen gaitasuna hobetzea nahi da, eta, bestetik, seme-alabek dituzten zailtasunei aurre egitea.

NORK ESKA DEZAKE?

BALORA tresnaren arabera ahuldade egoera, babesgabezia-egoera arin edo babes eza ertaina duten adingabekoen familiak, 230/2011 Dekretuan argitaratu zena. Familia horiek esku-hartzeko bi proiektutan artatu daitezke:

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: baliabidea egokia den baloratu ondoren, hilabeteko epean esku-hartzea hasten da.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aldekoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Kanpoko enpresari esku-hartzea hasteko eskaera.
        2.- Aurkezpen bilera, harrera eta kanpoko enpresaren profesionalak eta esku-hartzea jasoko duen familia harremanetan jartzea.
        3.- Balorazioa, diagnostikoa eta plana egin eta esku-hartzea hasi.
        4.- Jarraipena eta udal gizarte langilearen, enpresako profesionalen eta familiaren arteko koordinazioa.
        5.- Ebaluazioa eta esku-hartzea itxi.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK