Aldi baterako ostatu-zerbitzuak

ZER DA?

Intentsitate baxuko laguntza-zerbitzua da. Berehalakoa ez den alojamendua eskaintzen die iraupen laburrerako egonaldia behar duten pertsonei zein bizikidetza unitateei (gehienez 4 hilabete): hondamendia, sutea, uholdea eta eraikuntza gaitasungabetzen duten antzeko fenomenoak, familia gatazka larrien ondorioz edo beste gizarte egoera baten ondorioz alojamendurik ez izateagatik. Era berean, alojamendua eskaintzen die etxeko indarkeria egoeratik errekuperatu eta hori gainditu behar dutenei, betiere babes neurriak behar ez badituzte.
Egungo plazak 16 dira eta honako helburuak lortu nahi dira:
- Alojamendua eskaintzea eta egoera baloratzea, aholkularitza eta informazioa eskaintzea pertsona edo familiarentzat lagungarri izango diren baliabideei buruz. Hori guztia egoera gainditu eta adosten den esku-hartze prozesuan laguntzeko asmoz.
- Etxebizitza normalizatua edo baliabide egokia eskuratzeko prozesuan laguntzea.

NORK ESKA DEZAKE?

- 18 urtetik gorako pertsonek eta, hala badagokio, horien mende daudenek eta normalean eskatzailearekin bizi direnek.
- Errenterian edo kasua bideratzen duen udalerrian erroldatuta dauden eta bertan bizi direnek.
- Gizarte Zerbitzuetako teknikarien balorazioaren baitan alojamendu hau eskeintzea egokia dela proposatzen duten pertsonek.
- Eguneroko bizimoduaren zereginak gauzatzeko osasun laguntza edo hirugarren pertsona batzuen laguntza behar ez dutenek, eta jarrera gorabeherak, kontrolatu gabeko gaixotasun mentala edo gaixotasun infekto-kutsakorra ez dutenek.
- Gizarte bazterkeria larria jasaten ez duten pertsonek edo babesgabetasun larria ez duten familiek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Santa Klara kalea, 18 b. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Zerbitzuaren kostua Udalak eta erabiltzaileek partekatzen dute. Azken horiek ordaindu beharreko diru kopurua beren egoera ekonomikoaren araberakoa izango da.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Ondare Sailari informatu udal etxebizitza erabiltzeko beharraz, eta alojamenduan sartzeko giltza aktibatzeko eskaera egin.
        2.- Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren ebazpena eta jakinarazpena interesdunari.
        3.- Diruzaintza-Dirubilketa Sailari jakinarazi, erabiltzaileei tasa likidatu diezaieten.
        4.- Pertsona alojamendura lagundu, idatziz informazioa eman funtzionamendu arauei buruz eta, egoki bada, alojamenduan bizi diren gainerako pertsonak aurkeztu,...
        5.- Egoera baloratu, esku-hartze plana ezarri eta plana egikaritu.
        6.- Esku-hartzearen eta etxebizitzaren bizikidetza-arauen betetze mailaren jarraipena. Esku-hartze plana zein bizikidetza arauak bete ezean, bidezko neurriak ezarriko dira.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK