Alkatearekin, zinegotziekin eta teknikariekin egoteko hitzordua: eskaera

ZER DA?

Udaleko zinegotziren batekin edo teknikariren batekin egon edo elkarrizketatzeko hitzordua adostea.

Udalaren funtsezko helburua izango da ZU! zerbitzuaren bidez ahalik eta aholku eta informazio gehien ematea herritarrei Errenteriako Udalarekin dituzten harremanetarako.

Hala ere, saihetsezina da zenbait eskakizunek, zailtasunagatik, berezitasunagatik edo nortasunagatik, Udaleko teknikariren baten edo zinegotziren baten arreta behar izatea. Izapide hau soilik salbuespeneko kasu horietarako aurreikusia dago.

Kasu horietan, ZU! zerbitzuak kudeatuko ditu agendak eta hitzordua emango die egun, ordu eta leku jakinetarako.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesdunak edo haren ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

1.- Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NANa edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.
2.- Eskatzaileak beharrezkotzat jotzen duen dokumentazioa, eskaerari erantzun egokiagoa emateko.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja): 7:30-15:00 lunes, miércoles y viernes. 7:30-20:00 martes y jueves.
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Servicio de Atención. (Casa Consistorial pta. baja):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • No se puede solicitar por teléfono. No obstante se puede solicitar más información llamando al teléfono 943 44 96 00.
    Errenteriako Udala

                                                                                                                                                                                                                                                            KOSTUA

                                                                                                                                                                                                                                                            Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

                                                                                                                                                                                                                                                            PROZEDURAREN EPEA

                                                                                                                                                                                                                                                            • Aurreikusitako epea: unean bertan.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Legezko gehieneko epea: ez dagokio.
                                                                                                                                                                                                                                                            • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: ez dagokio.

                                                                                                                                                                                                                                                            ARAUDI APLIKAGARRIA

                                                                                                                                                                                                                                                            ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

                                                                                                                                                                                                                                                            1.- Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
                                                                                                                                                                                                                                                            2.- Dagokion politikari edo teknikariari igorriko zaio.
                                                                                                                                                                                                                                                            3.- Eskatzaileari erantzun, eta egoki bada, elkarrizketaren data eta ordua jakinarazi.
                                                                                                                                                                                                                                                            4.- Eskabidea artxibatu, edo egoki bada, irekitako espedientean sartzea.

                                                                                                                                                                                                                                                              UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

                                                                                                                                                                                                                                                              Lehendakaritza - Idazkaritza Orokorra

                                                                                                                                                                                                                                                              OHARRAK

                                                                                                                                                                                                                                                              Hitzordua behar bezala kudeatzeko, oso garrantzitsua da jorratu nahi den gaia zehaztea, elkarrizketa ondo prestatu ahal izateko.

                                                                                                                                                                                                                                                              Hitzorduaren eskaera momentuan erregistratuko da, baina hitzordua ez da unean bertan emango, baizik eta, bere kasuan, beharra eta egokitasuna aztertu ostean.