Haurtzaro eta Nerabeen babesgabestasun egoeren balorazioa

ZER DA?

Antzemandako edo Udal gizarte zerbitzuei jakinarazitako haurren arrisku edo babesgabetasun egoerak dauden eta horien larritasun maila baloratzea, horretarako balorazio teknikorako tresna erabilita.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erresidentzi efektiboa duten pertsonek edo beraien ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurrez aurreko hitzordua eskaera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: hasierako larritasun-adierazleen eta familiaren kolaborazioaren araberakoa. Lehenengo hitzordurako: 1-15 egun bitarte. Hasierako balorazio-ikerketarako: 3-6 hilabete / Itxaron-zerrendan jartzen da eta esku-hartzea hasteko ez dago itxaron-zerrendarik.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- BALORA tresna aplikatuta, hasierako balorazioa bada haur babesgabetasun egoera larria dagoela: txostena eman eta EZIAra bidaltzen da (Zonako haur eta nerabeen ekipoa) balida dezan. Balidatzen bada, familiarekin egin beharreko ondorengo esku-hartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidez gauzatzen da.
        2.- Tresna aplikatzearen ondorioz baloratzen bada kalteberatasun edo gizarte bazterketaren arrisku arin edo moderatuko egoera dagoela, egoera baloratzen jarraitzen da (pertsonarekin harremanetan jarri, pertsona esanguratsuekin hitzordua eskatu, bisitak etxera, familiarekin harremanetan dauden beste gizarte eragile batzuengandik informazioa eskatu,...) eta gizarte esku-hartzea hastea proposatzen da jarraipen, koordinazio eta ebaluazio etengabea eginez, eta uneoro Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak dituen prestazio eta zerbitzuen artean tramitatzea eta kudeatzea egokitzat jotzen direnak proposatzen dira.
        3.- Gizarte bazterketa egoera hauen arreta espezifikorako egun dauden udal zerbitzu eta prestazioak honakoak dira: udal gizarte langileak eta esku-hartze terapeutikoa edota edukatibo-familiarra.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Haur babesgabetasun egoerak izan ezik, horiek zuzenean jakinarazten baitzaizkie foru zerbitzuei, arreta espezifikorako udal programak zein Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuak jasotzeko, balizko haur babesgabetasun egoera Udal gizarte zerbitzuek baloratu behar dute aurretik.