Haurtzaro eta Nerabeen babesgabestasun egoeren balorazioa

ZER DA?

Adingabeen beharrak era egokian asetuak ez daudela antzemandakoan edo Udal gizarte zerbitzuei jakinarazterakoan, haur edo nerabe horien arrisku edo babesgabetasun egoeren eza edo larritasun maila baloratzen delarik, horretarako BALORA deituriko balorazio teknikorako tresna erabilita.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erresidentzi efektiboa duten familiak edo beraien ordezkariak, eta BALORA instrumentoa gaurkotzen duen 152/2017, maiatzaren 9ko Dekretuan oinarrituta, babesgabetasun-egoera arin edo ertaina duten adingabekoen familiak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurrez aurreko hitzordua eskaera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Santa Klara kalea, 18 b. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: hasierako larritasun-adierazleen eta familiaren kolaborazioaren araberakoa. Lehenengo hitzordurako: 1-15 egun bitarte. Hasierako balorazio-ikerketarako: 3-6 hilabete / Itxaron-zerrendan jartzen da eta esku-hartzea hasteko ez dago itxaron-zerrendarik.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Hasierako balorazioarekin aurreikusten bada haur babesgabetasun egoera larria dagoela, BALORA tresna aplikatuta, txostena egiten da eta EZIAra bidaltzen da (Zonako haur eta nerabeen ekipoa) larritasuna balida dezaten. Balidatzen bada, familiarekin egin beharreko ondorengo esku-hartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren bidez gauzatzen da.
        2.- Hasierako balorazioaren ondorioz aurreikusten bada babesgabetasun edo/eta gizarte bazterketaren arrisku arin edo moderatuko egoera dagoela, egoera baloratzen jarraitzen da (pertsonarekin harremanetan jarri, pertsona esanguratsuekin hitzordua eskatu, bisitak etxera, familiarekin harremanetan dauden beste gizarte eragile batzuengandik informazioa eskatu,...) eta gizarte esku-hartzea hastea proposatzen da jarraipen, koordinazio eta ebaluazio etengabea eginez, eta uneoro Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak dituen prestazio eta zerbitzuen artean tramitatzea eta kudeatzea egokitzat jotzen direnak proposatzen dira.
        3.- Babesgabetasun edo gizarte bazterketa egoera hauen arreta espezifikorako egun dauden udal zerbitzu eta prestazioak honakoak dira: udal gizarte langileak eta esku-hartze hezitzailea edota terapeutikoa.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Haur babesgabetasun egoerak izan ezik, horiek zuzenean jakinarazten baitzaizkie foru zerbitzuei, arreta espezifikorako udal programak zein Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuak jasotzeko, balizko haur babesgabetasun egoera Udal gizarte zerbitzuek baloratu behar dute aurretik.