Gizarte bazterkeria egoeren balorazioa

ZER DA?

Antzemandako edo Udal gizarte zerbitzuei jakinarazitako bazterketa egoerak dauden eta horien larritasun maila baloratzea, horretarako gizarte bazterketaren baloraziorako tresna erabilita.

Balorazioa beharrezkoa da intklusio sozialera orientatutako baliabidetara sartu ahal izateko.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskaera egin aurretik EAEn gutxienez 12 hilabeteko errolda jarria duen pertsonak , baldin eta erroldatua, legezko eta benetazko bizilekua bertan eduki badu edo bere ordezkoak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Santa Klara kalea, 18 b. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: hasierako larritasun-adierazleen eta pertsonaren kolaborazioaren araberakoa. Lehenengo hitzordurako: 1-15 egun bitarte. Hasierako balorazio-ikerketarako: 3-6 hilabete / Itxaron-zerrendan jartzen da eta esku-hartzea hasteko ez dago itxaron-zerrendarik.
        • Legezko gehieneko epea: 6 hllabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Gizarte bazterketa tresna aplikatzearen ondorioz hasierako balorazioa gizarte bazterketa egoera larria bada: bidezko txostena eman eta baloratzen da egoeraren arabera Gipuzkoako Foru Aldundiaren prestazio espezifikoren bat eskatu behar den (gizarte akonpainamendu espezializatua, alojamenduak, eguneko zentroak,...). Hala dagokionean, espedientea formalizatu eta eskaera bidaltzen da Extranet aplikazio informatikoaren bidez. Udal gizarte zerbitzuen egoeraren jarraipena egiten dute, Aldundiko profesionalekin elkarlanean.Hasierako balorazioa Gipuzkoako Foru Aldundiara igorriko da azken batean bera bait da gizarte bazterketaren larrialdi maila ezarriko duena.
        2.- Gizarte bazterketa tresna aplikatzearen ondorioz baloratzen bada kalteberatasun edo gizarte bazterketaren arrisku arin edo moderatuko egoera dagoela, egoera baloratzen jarraitzen da (pertsonarekin harremanetan jarri, pertsona esanguratsuekin hitzordua eskatu, bisitak etxera, familiarekin harremanetan dauden beste gizarte eragile batzuengandik informazioa eskatu,...) eta gizarte esku-hartzea hastea proposatzen da jarraipen, koordinazio eta ebaluazio etengabea eginez, eta uneoro Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak dituen prestazio eta zerbitzuen artean tramitatzea eta kudeatzea egokitzat jotzen direnak proposatzen dira.
        3.- Gizarte bazterketa egoera hauen arreta espezifikorako egun dauden udal zerbitzu eta prestazioak honakoak dira: udal gizarte langileak, Elkargune, Joskintza eta esku-hartze sozio-edukatibo eta psikosoziala.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Gizarte bazterketa jasaten duen kolektiboarentzako udal programak zein Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren gainerako prestazio eta zerbitzuak jasotzeko balizko gizarte bazterketa egoera udal gizarte zerbitzuek baloratu behar dute.