Mendekotasuna Baloratzeko Baremoa

ZER DA?

Adin, gaixotasun edo ezgaitasunaren ondoriozko arrazoiak eta autonomia fisiko, mental, intelektual edo sentsorialaren autonomia galerarekin lotutako arrazoiak direla medio eguneroko bizimoduaren oinarrizko jarduerak gauzatzeko iraunkorki beste pertsona baten edo batzuen arreta edo laguntza handia behar duten petsonen mendekotasun mailaren balorazioa da. Ezgaitasun intelektual edo buruko gaixotasuna duten pertsonen kasuan, autonomia pertsonalerako bestelako laguntzak behar dituzte.
Mendekotasun mailak:
I maila. Mendekotasun arina: eguneroko bizimoduaren oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duten pertsonak, egunean behin gutxienez, edo beren autonomia pertsonalerako tarteka laguntza mugatua behar izaten dutenak.
II maila. Mendekotasun larria: eguneroko bizimoduaren oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duten pertsonak, egunean bi edo hiru aldiz, baina autonomia pertsonalerako etengabe zaintzaile baten laguntza edo laguntza handia behar ez dutenak.
III maila. Mendekotasun handia: eguneroko bizimoduaren oinarrizko hainbat jarduera egiteko laguntza behar duten pertsonak, egunean hainbat aldiz, eta autonomia mental eta fisikoa erabat galdu dutelako nahitaez eta etengabe beste pertsona baten laguntza behar dutenak.
Mendekotasun maila horietako bakoitzean bi maila zehaztuko dira, pertsonen autonomiaren eta behar duten zaintza intentsitatearen arabera. Balorazio horren mende aitortuko da, abenduaren 14ko 39/2006 Mendekotasunari buruzko Legearen arabera, pertsona batek zein zerbitzu eta prestazio jasotzeko eskubidea duen.

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatuta dagoen eta espainiako nazionalitatea 5 urteko antzinakotasunarekin duen pertsonak edo beraien ordezkariak. Azken horietatik 2 urte eskaera egin aurrekoak izan behar dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan. Santa Klara kalea, 18 b. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilbate.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Pertsonaren eskaera, egoera eta aurkezten dituen beharren arabera menpekotasunaren inguruko balorazioa eskatzea komenigarria den ala ez orientatu.
        2.- Extranet herramienta informatikoan eskaerarekiko informazio a zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
        3.- Pertsonari orientatu behin balorazioaren erantzuna etxean jasotzen duenean gizarte zerbitzuetan berriro hitzordua eskatzeko.
        4.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK