Etxeko indarkeriaren eta sexu erasoen biktimentzako laguntza psikosoziala

ZER DA?

Programa honek arreta psikologiko eta juridikoko saioak eskaintzen dizkie etxeko indarkeria edo sexu erasoak jasan dituzten emakumeei, alde batetik, bizi izandako egoera traumatiko horiek gainditzen lagundu eta ahalduntzeko, eta bestetik, beharrezko lege informazioa emateko egoera pertsonal edota familiar bakoitzari egokitutako erabakiak hartu ditzaten.

NORK ESKA DEZAKE?

Etxeko indarkeria jasaten duten emakumeek edo beraien ordezkariak.. Etxeko indarkeria edo sexu erasoak jasan dutela egiaztatu behar dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 hilabete.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Egoera aztertu ondoren, baldintzak betetzen direla ziurtatu.
        2.- Eskaera osatu eta extranet herramienta informatikoaren bidez eskaerari dagokion dokumentazioa zintzilikatu eta Gipuzkoako Foru Aldundira eskaera bidali.
        3.- Egindakoa, pertsonaren expedienteko jarripen fitxan adierazi eta eskaera artxibatu.
        4.- Egoeraren jarraipena egin, terapeutarekin koordinatu eta interbentzioaren itxiera egin.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK

          Informazio gehiago: Diputazio Foru Aldundia web