Eskola feministan izena ematea

ZER DA?

Eskola Feministan, emakumeen ahalduntzea bultzatzen duten ikastaroak egiteko, izena ematea,

NORK ESKA DEZAKE?

Emakume interesdunek edo haien ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  1. Eskaera-orria eredu normalizatuan . Ordezkariak eskatzen badu: inprimakia, eredu normalizatuan , baimena emanez. Interesdunaren NAN fotokopia edo ordezko beste nortasun agiriren baten fotokopia.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-19:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan): Herriko Plaza z/g. 20100 Errenteria. (Korreo bulegoetan legeak arautzen duen moduan)
    Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • Ezin da telefonoz eskatu. Dena den, argibide gehiago behar izanez gero, 943 44 96 30 zenbakira dei daiteke edo eskolafeminista@errenteria.eus helbidean eska daiteke.
    Errenteriako Udala

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1. Dokumentazioa jaso eta egiaztatu, eskaera eskaneatu eta erregistratu.
        2. Ikastaroa egingo dela erabakitzen denean (behar adina jende dagoelako), Berdintasunerako azpisailetik interesdunekin jarriko gara harremanetan asistentzia konfirmatu, ordutegiaren berri eman eta ikastaroari buruzko bestelako informazioa helarazteko.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Berdintasuna

          OHARRAK

          • Udaberriko programazioa.
          • Errenteriako emakumeek lehentasuna izango dute.
          • Behin ikastaroa hasita, lekua egonez gero izena emateko aukera egongo da.