Gizarteratzeko tailerra

ZER DA?

Tailer honek arrisku edota gizarte bazterketa egoeran dauden herriko emakumeei elkargune bat eskaini nahi die, eta beste pertsona batzuekin harremanetan jarri eta beste kultura batzuetara hurbiltzeko aukera emateaz gain, estimulatu eta sustatu egiten du gertueneko ingurunea ezagutzea eta bertan integratzea

Gaur egun joskintza tailerra egiten da. Hala eta guztiz ere jarduera alda daiteke

NORK ESKA DEZAKE?

Errenterian erroldatuta dauden eta bertan bizi diren 18 urtetik gorako emakumeek, baldin eta arrisku edota gizarte bazterketa egoeran eta gizarte sarerik gabe badaude eta joskintza tailerrean parte hartzeko motibazioa badute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Aurretik hitzordua eskatu behar da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):7:30-15:00 astelehen, asteazken eta ostiralak. 7:30-20:00 astearte eta ostegunak
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
    943 449600
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 20100 Errenteriako Udala
    8:00 - 14:00

    Postaz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua (Udaletxeko beheko solairuan):
    Herriko Plaza z/g 20100 Errenteriako Udala
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroan
    Santa Klara Kalea 18 b 20100 Errenteriako Udala

    Telefonoz:
  • ZU! Zure Udala - Arreta Zerbitzua
    Errenteriako Udala
    943 44 96 00.
  • Gizarte Zerbitzuetarako zentroa:
    Errenteriako Udala
    943 44 96 04

        KOSTUA

        Udalak bere gain hartzen du kudeaketaren kostua.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: baliabidea egokia den baloratu ondoren, hilabeteko epean esku-hartzea hasten da.
        • Legezko gehieneko epea: 3 hilabete.
        • Administrazioaren isiltasunaren ondorioak: aurkakoa.

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ONDOREN ADMINISTRAZIOAK EGIN BEHARREKO IZAPIDEAK

        1.- Plaza libreak egonez gero kanpoko enpresari esku-hartzea hasteko eskaera fitxa.
        2.- Aurkezpen bilera, harrera eta kanpoko enpresaren profesionalak eta esku-hartzea jasoko duen pertsona harremanetan jartzea.
        3.- Balorazioa, diagnostikoa eta plana egin eta esku-hartzea hasi.
        4.- Jarraipena eta udal gizarte langilearen, enpresako profesionalen eta pertsonaren arteko koordinazioa.
        5.- Ebaluazioa eta esku-hartzea itxi.

          UDAL SAIL/AZPISAIL ARDURADUNA

          Gizarte Zerbitzuak, Kultur Aniztasuna eta Berdintasuna. - Gizarte Zerbitzuak

          OHARRAK